1 EGONALDI
Colectivo Gizaarte
GIZAARTE FOTO2

Gizaarte Elkartea es una asociación artístico – educativa. Educamos en arte y trabajamos contenidos a través del arte. Contamos con amplia y diversa formación/experiencias en educación artística y social. Facilitamos espacios y recursos para recuperar el arte como herramienta cotidiana. Para ello trabajamos desde las personas y con las personas. Desde hace tres años, hemos realizado talleres creativos para familias, personas adultas, infancia en diferentes espacios, acciones artísticas con diferentes colectivos y hemos dado formación para acercar el arte a todas las personas.

EQUIPO

Gizaarte nace de la suma de conocimientos, ganas e ilusión de un equipo que comparte una misma inquietud: “recuperar el arte como un recurso social y vital”. Cada una de nosotras ha encaminado su trayectoria artística y educativa de manera singular, se ha especializado en ciertas artes, ha experimentado desde diferentes enfoques educativos… Y es esa interdisciplinariedad (desde las singularidades de cada una) la que nos enriquece y nos da alas para crear y dar respuesta a nuevos retos desde nuestras herramientas: el arte y la educación.

1. ERRESIDENTZIA | Gizaarte Elkartea
Gizaarte Elkartea arte eta heziketa elkarte bat da. Artearen esparruan hezten dugu eta edukiak garatzen ditugu artearen bitartez. Prestakuntza/trebakuntza zabala eta anitza dugu heziketa artistikoaren alorrean eta gizarte-gaietan. Espazioak eta baliabideak lagatzen ditugu artea eguneroko tresna gisa berreskuratzeko. Horretarako, pertsonengandik eta pertsonekin egiten dugu lan. Duela hiru urtetik hona, familia, heldu eta haurrentzako sormen tailerrak egin ditugu hainbat espaziotan, ekintza artistikoak prestatu ditugu hainbat kolektiborekin, eta prestakuntza eskaini dugu artea pertsona guztiengana
hurbiltzeko helburuarekin.

TALDEA
Gizaarte talde baten ezagutza, asmo eta ilusioen batuketatik sortzen da, asmo komun batekin: “artea berreskuratzea ezinbesteko tresna eta baliabide sozial gisa”. Gutariko bakoitzak ibilbide propioa dugu artearen eta heziketaren alorrean, zenbait artetan espezializatu gara, heziketaren hainbat ikuspuntutatik esperimentatu dugu… Eta diziplinartekotasun horrek (norberaren ezaugarri propioekin) aberastu egiten gaitu eta hegalak ematen
dizkigu gure tresnetatik abiatuz, hau da, artetik eta heziketatik sortzeko eta erronka berriei aurre egiteko.
Gizaarte kolektiboaren erresidentziaren ardatza material berriekin
esperimentatzea izan da, eta tailer bat eratu da 2014ko Gau Irekian planteatutako ariketetan oinarriturik. Gizaartek sormen esperientziak eragiten ditu esperimentazio- eta jolas-eremu dinamiko batean. Bertan hainbat arte eta adierazpen modu deskubritu eta gozatuko dira, diziplina anitzeko sormen prozesuren bitartez hainbat adierazpen-hizkera praktikatzeko. Artearen eta jolasaren aldeko apustua egiten dute, tresna horiek berez plazera dakartelako eta lagungarriak direlako emozioak eta sentimenduak adierazteko, eguneroko bizitzan beharrezkoak ditugun baliabideak eta gaitasunak ikasteko, gure burua ezagutzeko, sozializatzeko… Horrez gain, epaituak izateko beldurrik gabe saiatzeko eta “arriskatzeko” gunea ere bada.
2014ko Gau Irekia “Dejando huella” izeneko ekintza parte-hartzaile baten abiapuntua izan zen. Helburua bertan bizi direnei edo San Frantzisko auzoan ibiltzen direnei ahotsa ematea zen; Gizaartek arte-instalazio bat egin zuen, eta parte hartzera hurbiltzen zirenei auzoari egiten dioten ekarpena marrazteko eta kristalezko poto berrerabili batean sartzeko eskatzen zieten.
Une horretan, argitu egiten zuten, sinbolikoki, pospolo bat piztuz. Horrela, denon artean sortu zuten instalazioa. Eta auzoan bizi garenon edo hemen ibili ohi garenon ordezkari bihurtuko zen. Aldi berean, parte-hartzaileak jabetuko ziren auzoari guztiok egiten diogula ekarpena, guztiak partaide bihurtuko ziren, eta finean, ahotsa izango zuten. Gogora ekarri behar da 2014ko Gau
Irekiaren gaia auzokideen argia izan zela, ipurtargien irudiaren bitartez adierazita.
#Karpinteriako egonaldirako, poto horiek hartu dituzte, barruko irudiekin, eta prozesatu egin dituzte auzokideen topagune berri bat sortzeko asmoz. Bi aste horietan, gainera, material berriekin aritu dira lanean, eta prozesua besteokin partekatzeko uneak tailer itxura hartuko du. “Une hauetan, zer elkarterekin
batuko garen ari gara pentsatzen”.

Residencias 2016