TOPAKETA MARIA SECOEKIN

“Sutan Nago” ekintza-dantza baten ikerketa- eta bilaketa-proiektua da. Horren bidez, María Seco artistak gorputz adierazpenerako espazio komunak bilatu nahi ditu, erritmoaren, keinuaren, ahotsaren bidez. 2018. urtean zehar, egonaldia burutu zuen Histerian, eta orain bertara itzuliko da maiatzaren 30ean 19:00etan, sorkuntza-prozesua zabaldu eta proiektuaren ideia garrantzitsuenei buruz hitz egiteko. Gorputzaren eraikuntza. Espazioaren eta denboraren okupazioa. Sutan…