NOR GARA | ZER EGITEN DUGU

Histeria artea – kultura – eraldaketa soziala ardatzaren inguruan mugitzen da. Sorkuntza kulturaleko proiektuak garatzen ditugu Bilboko San Frantzisko auzotik. 2013. urtetik hona, bertan dagoen Karpinterian lan egiten dugu; tailerra, bulegoa, eta egongela da, dena batera, adierazpen artistikoak ekoiztu, bultzatu eta partekatzeko lekua.

Histeria esperimentaziorako, hausnarketak partekatzeko eta jarduera artistiko garaikideak gauzatzeko baliabideak eskaintzen dituen aukera da. Hala, ibilbidearen hasieran edo erdian dauden proiektuei guneak, baliabideak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko, inguru hurbilarekiko kultura kritikoa, elkarlana eta entzutea oinarritzat hartuz.

Histeria ez zen hautaketa erraza izan. Gizarte neurotikoen eta feminismoen oinordekoek histeria terminoa eskuratu genuen, gorputz eta psikeei buruzko agindu hegemonikoak dardararazi, nahasi eta hankaz gora jartzeko erantzun gisa.

Histeria terminoaren erro grekoak uteroa esan nahi du. Hemen sortu egiten dugu.

NOR GARA?

Ikus-entzunezkoen, arte eszenikoen eta ekoizpen kulturalaren arloetatik gatoz. Oinarritzat diziplina-aniztasuna hartzen dugu eta integratzaile bihurtzen dugu soiltasunean, muinean arakatuz.

Koordinazioa: María Salazar.

Sortzaileak: Paula Iglesias, Ana Serna, Marisol Gil, Meme Millán, Verónica Mas

SAREAK

WikiToki, elkarsorkuntzarako laborategia. ‘Elkar-’ aurrizkia konexio komun gisa daukan gizarte/kultura/ekonomia/politika I+G laborategi honetako kide gara.

Espazioak trukatzeko sarea. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan espazio fisikoa/lokala duten eragile/kolektibo/enpresa/elkarte eta partikularren artean baliabideak/espazioak partekatzeko plataforma honetako kide gara. Elkar ezagutzeko, baliabideak eta espazio-beharrizanak partekatzeko eta gure artean harremanetan jartzeko aitzakia. Beste batzuek egiten dutena ezagutzeko eta bestelako harreman edo elkarlan batzuk sortzeko aukera. #RIEbilbao

Proiektuak partekatzerakoan alboan izan ditugun edo oraindik ere alboan ditugun lagunak:

Sarean. San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako kohesio soziala eta garapen komunitarioa indartzeko adierazpen kultural orori irekita dagoen auzokoen topalekua.

Pikara Magazine. Kalitatezko kazetaritza, ikuspegi feminista, kritiko, urratzaile eta gozagarria oinarritzat hartuz.

Zinegoak. Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia.

La Fundición. 1986tik: Bilboko sorkuntza garaikidea erakutsi eta dinamizatzeko lekua da.

Azala. buru biko proiektu bat da, proiektu kultural bat eta ostatu turistikoko proiektu bat konbinatzen dituena. Definizioaren jatorrian, Lasierran (Araba) dagoen sorkuntza-espazio bat.

EHUko Arte Ederren Fakultatea.

Kancaneo Teatro. Valentziako keinu bidezko eta inprobisaziozko antzerki-konpainia.

Munduko medikuak. Pertsona guztien, eta bereziki herri ahulen, baztertuen edo hondamendi naturalak, goseteak, gaixotasunak, gatazka armatuak edo indarkeria politikoa jasan dituzten herrien osasunerako eskubidea gauzatzeko lan egiten duen elkarte independentea.

FINANTZAKETA

Histeria Kolektiboak finantzaketa mistoaren eredua du. Batetik, ikus-entzunezko lanak edo sorkuntza kulturaleko zerbitzuak behar dituztenei zerbitzuak ematen dizkie. Eta bestetik, Karpinteriako urteko programazioa hainbat erakunde publikok argitaratzen dituzten norgehiagoka motako dirulaguntzen ildoetara aurkezten dugu.

2013an, Voces Propias proiektua EBko Gazte Programak babestu zuen.

2014an, Karpinteriako jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza jaso zuen Sormen Lantegien eta Eremuak programaren bidez.

2015ean, Karpinteriako programazioak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza jaso zuen Sormen Lantegien bidez, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren laguntza ere.

2016an, Muelle3 eta Puerta taldeek etapa bat amaitu ostean, Karpinterian betiko bizirik iraungo duen materiala utzi ziguten. Karpinteriako programazioak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza jaso zuen Sormen Lantegien bidez, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren laguntza ere.

2017an eta 2018an, Karpinteriako jarduerek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza jaso zuten Sormen Lantegien bidez, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren eta Emakunderen laguntza ere.

LAGUNAK

Geure gorputzez gain, beste gorputz batzuk ere behar izaten ditugu beti Karpinteriako programazio guztiari ekiteko. Eskerrik asko gure ibilbidean bidelagun ditugun adiskide guztiei euren eskuzabaltasun eta berotasunagatik, bereziki honako hauei:

-Ikus-entzunezko erregistroa. Victoria Ascaso. Terri Florido.

-Ekoizpenerako laguntza: Sol Benavente, Magdalena Planas, Iratze Suberri, Eneritz García, Haizea Murgia, Anna Mezz, Beatriz Perales, Patricia Lorenzo, Amalia de la Mata, Marta Valverde.

-Itzulpenak: Oneka Álvarez. Lore Bilbao.

PROYECTOS

Residencias

cartel_vero_d36

Las Bastardas

bastardas-definitivo12

La Karpintería

karpin

Klinika

caratula-final2

DEGENERADXS

degeneradas-cartel3

Cuerpos en resistencia

20957478289_73938c314e_z-15
footer