10 EGONALDI
Eloisse Louisse

E.L. [Eloisse Louisse] (Noelia Marín) Zaragozan jaio zen 1986ko irailaren 14an. Eskuak dituenetik marrazten du. Gimnastika artistikoko prestakuntza jaso zuen, behartuta. Beranduago, dena gogoratuko du. Batxilergo artistikoa bukatu ondoren, Valentziara joan zen (2004an) eta bertan bizi izan zen, hip-hopean murgilduta eta Moda-diseinua ikasten. Horrela jarri zen harremanetan ikuskizunen alorrarekin, jantzigintza eszenikoko lanei esker. Zaragozara itzulitakoan (2009an), ikus- entzunekoen eta ikuskizunen errealizazioa ikasi zuen urtebetez. Bitartean, soldatapeko langilea eta web maketatzailea izan zen 5 urtez. Horrek egiturazko ikuspegia bereganatzen lagundu zion. Aldi berean, grabatu eta estanpazio teknikak ikasi zituen. Papera txiki geratu zitzaion eta beharrezkoa ikusi zuen errealerako jauzia ematea. Mierda kolektiboa ko-sortu zuen (2013-16). Horrek artearen ezinbestekotasuna bizitzan jorratzen du. Lana utzi eta sormen artistikoan jardungo da buru eta bihotz. Horrela, batetik performacearen alorrean eta bestetik hiriko hainbat antzerki aretorekin arituko da lanean. 2015ean, Butoha eta trapezioa topatuko ditu –performancean duen ezagutzarekin bat eginez– eta Bilboko eszena ezagutuko ditu (2016tik aurrera Bilbo izango da bere bizitokia). Ordutik aurrera, hau izano da bere jarduera artistikoaren muina, antzeman daitekeena baino harago: gorputzaren arazoa espazioan, dantza eta performancearen ikuspuntutik. Gaur egun zenbait proiektutan, eta esperimentutan, hartzen du parte, performance, kabaret eta dantza-zarataren ingurukoak. Alor horien gainean ikasten jarraitzen du, zalantza berriak argitzen eta adierazten, gorputzak eta, hortaz, izateak espazioan eta munduan duten tokiari buruz.

Abenduan Eloisse Louisseartista izan genuen gure artean,"Lo que me atraviesa" proiektu performatiboan lanean. Ikertutako, landutako eta egiaztatutakoaren emaitzen azterketa eta erakusketa Cuerpos En Resistencia Programan partekatu zen jendearekin. Bidaia hori martxoaren 22tik 25era egin zen, eta Egonaldiaren esanahi artistikoa izan zuen hizpide.

Programa teoriko-artistiko horrekin batera, Judith Ruiz artistaren "Roots in Progress" egonaldiaren jardunaldi irekia ere izan genuen. Eloisse Louissek bere errealitatea bizi eta errealitate hori objektu sinboliko-artistiko bihurtzen du. Zentzu horretan, “Lo que me atraviesa” lanak bere jakin-nahi, hausnarketa, adierazpen eta teknika artistiko guztiak (idazketa, marrazkia, eskultura, performancea) zeharkatzen ditu. Egonaldi honen eta bere egilearen erakargarritasuna kontzeptu filosofikoak, sakonak, eduki emozional eta existentzial handikoak hartu eta jolas bihurtzeko gaitasunean datza. Jolas horretan ikusleak ikusle izateari utzi eta ekintza eszenikoaren ezinbesteko osagai bihurtzen dira.

Heriotzaren kontzeptua bizitza bihurtzen du, “batasuna”ren esanahiari buelta ugari emanez eta batasuna posible egiteko elementuak bilatuz. Horrela, egilea ondorio honetara heltzeko gai da: existentziaren alderik zailenak sendatzeko, pertsonak jolas baten inguruan bildu behar dira. Jolas horren ardatza kontaktu fisikoa, barrea, tabua, eta gozamena izango dira, elkarrengandik urruntzen gaituzten bakardadea, agonia, desilusioa eta lotsa desagerrarazteko asmoz.

Oso lan arrakastatsua, izan ere bertan bildu ginen guztiok 45 minutu horietan sentitu genuen ez ginela hain ezberdinak eta jolasaren bitartez konplexuak kentzen genituela, barrez lehertu ginen bitartean. Lehen begiratuan, oso erraza, baina artistaren abiapuntua aztertuz gero, bide oso landua eta zehatza da, bikain josia: heriotza bizitza bihurtzea ez da batere erraza.

Jarraian, ideiaren enbrioia duzue, Eloisse Luissen hitzetan:

1. Azalpena

Zer da 'lo que me atraviesa'?

Zeharkatu: latinetik transversus = "zeharkatua". Alde batetik bestera igaro. IGARO.

Argitik iluntasunera eta iluntasunetik argira dagoen bidea. Epeltasun halo bat, penumbra (latín: paene (kasik) aurrizkia + umbra (itzal)). // paene (nihil) quod / fere / prope est // Ia denaren, ia aipatu daitekeenaren, ia jakina denaren itzulera. Hala gordetzen du bere

anonimotasuna. Zerk? Ia dagoen horrek. Zerbaiten aurrekoa izan behar, prestaketa, saiakera bat, esperimentu bat, oinarri teoriko bat.

————————————/

  1. Eskema / Kontzeptuen mapa

Edo nola berreskuratu daitezkeen zenbait pieza, zenbait arrasto, batetik bestera dabilen horretatik. Sarea zabalduko dut:

Existentzia / izan/egon / performatibitatea/ESZENAratzea/praesentia / neutralitatea/ROLA / erreala performatzea / (zeri ematen diot nire) / DENBORA / HERIOTZA / iragana/oraina/etorkizuna//berpizkundea/zikloa/mutazioa / IGAROTZEA / HERIOTZA / autodeterminazioa / HERIOTZA / ESPAZIOA / MUGA / afektuak/komunikazioa/batasuna / orbaina/zauria / zentzumenak / GORPUTZA / (acefalx/CSO) / % 70 ura / FLUIDOAK / orgia / jolasa / dantza / entzutea / jolas basatia/jolas heldua / jolas adulteratua / transmigrazioa / autoizendapena / generoa / TRANS / transformazioa/trantzisioa / energia/gorputza / gailu organikoa / mutazioa/ziklo labur intentsua / egoera asaldatuak/esperientzia mistikoa / beldurra /

inprobisazioa / irekitzea / esperientzia/esperimentatzea (F.Kuantikoa) vs. segmentatua/segmentu / sektore/sektorial/sektario / etiketak/kategorizazioa / kritika / irakurtzea/ezagutza … eta TXOR,TXOR,TXOR. Sarera erortzen dena ezin daiteke jarraian irakurri.

————————————/

  1. Ideia / irudia

<<Izaki ahul txiki batzuk astiro mugitzen dira, gogortuta baleude bezala, baina aldiz, arinak dira. Batera mugitzen dira, taldean. Hor daude, JOLASA baino lehen, DANTZA praktikatua zuten, gorputzen dantza. ORGITORIKAren (1) itxura zuen horrek. 'Honi' ‘ia den horren’ itxura hartzen diot. Izaki hauek bere seme-alabak eta arbasoak dira, eta hutsalak izateagatik, beraien aurretik daude, ama inoiz ez izandako horien aurretik. Eta dauden tokian baino ezin zitezkeen egon, eta horrela, betirako iraungo dira. Otso emea otso arra eta otso guztiak den bezala. Galera horiek. Lurrean sakabanatutako lepoko baten aleak bezala. Guztiak lepo beterik zintzilikatzen dira, betetik ere ez. Beraiek ziren galdutakoak. Eriniak, amorratuak, basatiak. Alecto guztiak –sodomitak–, Megerak –hainbat– eta Tisifoneak –mingarriak–. Langile degeneratuak. Bastarda arinak. Erori eta behin eta berriz jaikitzen dira. Ezin diote eraldatzeari utzi. Burua galdu dute. Beren gorputza ilargiaren esku dago. Eta, zer egiten zuten, ba? Dantzatu. Orain mugimendua hain da garbia, oraindik ez dela mugimendua, egiteke dagoela; bidea irekitzen duena da, alde batetik bestera dabilena. Alde batera egiten dute, SIMULAKRORAKO(2).>>

(1) ORGITÓRICA. Ganorazko orgiarako artea, gorputzaren hizkerari liluratzeko,

limurtzeko, hunkitzeko behar adina indarra ematea. Konposizio orgiastikoaren eta gorputz adierazpenaren teoria.

(2) Latinetik, Simulacrum < Similis. Zerbaiten irudizko adierazpena.

————————————/

4. Materialak / Erakusketa, 'Cuerpos en resistencia'

  • Figurak > – Ilustrazioak > – Txartelak > – Jolasa

FIGURAK > eszenak

9/12 panpina. Alanbrezko egitura.

0/12 gorputz, esparatrapuz, igeltsuz, artilez, lurrez, kolaz, errautsez, akuarelaz eginak.

12 kolore / 6 kolore / 2 tonu (morea, urdina, berdea, horia, laranja, gorria)

ILUSTRAZIOAK = eszenak

Figurekin edo horiez egindako konposizio/eszenak. Talde jarduerarako jarrerak –

JOLASA – – – > SIMULAKROA

TXARTELAK

JOLASAren eszenak antzeztea,

JOLASA: 'SIMULAKROA'

Jendeari, jokalariei, txartelak banatzen zaizkie. Txarteletan eszena bat egongo da (3 eszena; bat 5 jokalarirekin, beste bat 6rekin, eta beste bat 4rekin), margotutako irudi bat izango da. Jokalariak txartelean agertzen den figura, gorputz jarrera, irudikatu beharko du. Jokalariren bat irudia egiten hasia bada, horrekin bat egin beharko du. Kasu horretan, bere irudia zer eszenari dagokion asmatu beharko du.

————————————————-//

2017ko urtarrilaren 17a, asteartea

————————————————-//

Residencias 2017
Leave Comment