puro bollo festival

2018ko azaroaren 7tik 11ra, eszenatoki ireki eta anitza sortuko dugu Bilbon. Aurre ezarritako patroiak hautsi eta proposamen berri eta desberdinak plazaratzera gonbidatzen zaituztegu. Egun hauetan, tailerrak, topaketak eta proiektu berrien plazaratzeak gauzatuko ditugu.

Sin título-1 con fecha

Eszenatoki zabal honetan, gizarte honek ezabatzen eta estaltzen duen intimitatea bizitzeko modu eta joerak lantzeko aukera ematen dizuegu. Ikasteko eta irakasteko tokia izango da. Indarrak batzeko gunea izango da. Ikuspegi ezberdin batetik geure adierazteko
modua bilatzen ari garenontzako biltokia izango da. Kontzientzia hazitegia, alegia. Besteekin elkarbanatu, probatu, bizitu, ikasi, aberastu, sentitu, hunkitu, eragin, hazitu eta dibertitzeko aukera izango dugu hemen. Gune eroso, bero, garbi eta alaia sortuko dugu.