8 EGONALDI
Ana de Vicente
khipu

ANA DE VICENTE

Artearen eta ikus-entzunezkoen alorrean egiten du lan. Orain arte hauek dira bere praktika artistikoaren gai nagusiak: argazkia eta bideoa, espazio publikoa hartzea ekintza eta instalazioak erabiliz, eta performanceak eta bideo- performanceak.

Urrian, Ana de Vicentek korapiloetan eta odolean oinarritutako metodo nemotekniko bat ekarriko digu Histeria etxera. Ilargia, bere zikloak, menstruazioa eta autobiografia, inken aurreko eta inken kulturak erabilitako Khipu teknikaren bitartez kontatua. Ahaztutakoa ekarriko du gogora, eta berak, eta hedaduraz denok gordetzen duguna transmitituko digu. Bere hitzetan:
“Bizi osoan erabili ditudan tanpoi guztien sokatxoak batuko banitu, ilargirainoko soka luze bat eratuko nuke”
Aldiz, khipu bat eratuko dut: soka- eta odol-testu bat, eta bertan nire kontakizuna ehunduko dut, nire lehen hilekotik hasita“.
Mikrotestu hau egonaldirako proposatzen dudan proiektuaren abiapuntua da, hasierako premisa.
Khipua gailu nemotekniko bat da, Andeetako inken aurreko eta inken zibilizazioek erabiltzen zuten kontabilitate eta idazkera sistema. Proiektu honetan kontzeptu, modu eta euskarri moduan erabiliko dut, hainbat hausnarketa egiteko femenino biologikoa, are zehatzago menstruazioa, bizitzeko moduaz. Hori izango da abiapuntua, eta proiektua garatu ahala, zabalduz joan daiteke.
Khipua soka bat da, korapilorik gabea, eta bertatik soka gehiago ateratzen dira, gehienetan korapilatuta, kolore, forma eta neurri askotakoak. Horrela, proiektuaren oinarrizko ideiatik hainbat motatako dinamika, eduki eta materialak sortuko dira.
Metodologiari dagokionez, ekintza batean oinarritzen da: tanpoien sokez eta odolez egindako khipu bat eratzea. Hortik abiatuta, pertzepzioak, hausnarketak, irudiak lotuz joango dira, testuz, materiaz, performancez eta ikus-entzunezkoez osatutako kontakizun bat sortzeko. Hasiera batean norberaren prozesutzat jotzen dudan arren, ziur nago prozesu kolektiboa bilakatzeko aukerak sortuko direla bidean. Khipuaren kasuan, azpimarratu nahi dut proiektua prozesu bera dela. Hala ere, horren barruan, bideo-performance bat sortuko da, eta ondoren jendaurrean aurkeztuko da zuzenean, egonaldi honen gauzatze artistiko gisa.
Filmazio bat ere sortuko da, ez erregistro moduan, espazio berean egonaldiaren baitan eratuko den ikus-entzunezko lana moduan baizik. Bestetik, oso garrantzitsua iruditzen zait egonaldiaren espazioak eskaintzen duen interakziorako aukera, bere kontakizunak eta ekarpenak egin ditzaketen pertsonekin, bere espezializazio arloetatik lagundu dezaketen artistekin, eta
Histeria Kolektiboko kideekin, sortutako materialak egituratu, emaitzak testu bihurtu eta horiek zabaltzeko garaian.

Residencias 2016