1 Egonaldi
Haizea Murgia
12967908_567465176747165_5182401358607877485_o

BIO

Haizea Murgiak (Castro Urdiales, 1983) artibistatzat du bere burua. Clownaren eta
olerkiaren artean bizi da, eta hortaz, bere unibertsoa orainaz, emozioz eta
gardentasunez beterik dago. Bost urtekin hasiko da idazten, bere aita Dacio Murgia
idazle eta historiagileak gidatuta. Hamazazpi urtekin Madrilgo letra eskolaren beka
eskuratuko du, sormen idazketaren urte osoko ikastaroa egiteko. Aldian-aldian idazten
du, eta azken 5 urte hauek izango dira oparoenak. 2013an bere poemak jendaurrean

irakurtzen hasiko da, hainbat errezitaldi eta ekitalditan. Antzerkiko prestakuntzari
ekingo dio 2007an, eta 2011an Argentinara joango da prestakuntza horretan
sakontzeko. Gizarte Heziketako diploma du, eta 2016an, heziketa alde batera utzi eta
bere pasioetan murgilduko da buru eta bihotz. Gaur egun, pailazo gisa lan egiten du
ospitaletan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta sormen idazketa eta clown
tailerrak ematen ditu. Hainbat taldetako kide da: “Rebertso Kolektiboa” kolektibo
poetikoa, “Este cubo me lo como ” Kabareta, ”Bastardas” performance taldea eta
“Improtantes” antzerki-inprobisazio taldea. 2017Ko martxoan “Ellas son poetas”
olerkarien sarea sortuko du. Bilbo hiriko 20tik gora idazle biltzen dira bertan. Horrez
gain, 2017ko martxotik, Bilboko Poetry Slam aurkezten du.

OTSAILA | Malabaricia

Haizea Murgia olerkaria eta pailazoa da. Erresidentzien 2017ko denboraldiari hasiera
eman zion, eta La Karpinterian hilabete oso bat igaro zuen atzetik jarraika duen
pertsonaia ikertzen. Pertsonaia hori alter ego indartsua da, funtsik gabea, lotsagabea,
eta bere poesiaz trufatzen da. Malabariciarengan sakontzeak bere poesia berrikustea
suposatzen zuen, eta Malabariciak berari buruz duen iritzia aztertzea. Emakume gaizto
horrek zeren aurrean erantzuten duen ikustea, zer gustatzen zaion, zer ez, nondik
datorren, nor den bere familia, zergatik dagoen Bilbon eta ez Los Angelesen.
Hauek dira Haize Murgia sortzaileak ezarritako helburuak: Malabariciaren izaera
garatza eta fintzea; manikeotik aldentzea eta izaera konplexua, gizatiarra ematea;
garatzera bultzatzea eta bere sakontasuna lantzea (uzten badio).
Otsaila bukaeran, petit komiten egindako erakusketa batean, Haizeak Malabaricia
berria aurkeztu zigun. Izaera aberatsagoa zuen, adierazkorragoa zen, baina ez zuen
galdu hasierako oinarri bihurri eta ironiko hori.
Hona hemen, sortzailearen hitzetan, bere egonaldiaren enbrioia:
Batetik, Malabaricia dago, pertsonaia. Barruan clown bat daraman olerkari argentinarra
da, eta inprobisazioaren eta antzerkiaren erdibidean dago.
Bestetik, Malabaricia en el país de las Alcantarillas” olerki bilduma. Liburu horretan
2013 eta 2016 bitartean idatzi ditudan olerkien hautaketa bat biltzen da.
Erresidentzia:
 Malabaricia, pertsonaia: Malabariciaren unibertsoa berezia da, kritikoa,
poetikoa, baina batez ere garratza, eta umoreaz baliatzen da. Autokritika,
umore eta olerkiaren bitartez, ikuskizun unipertsonala sortuko da; publiko
helduarentzat, areto, antzoki eta abarretan aurkezteko modukoa, eta 50-60
minutukoa.
Horretarako, entseguak egingo dira jendaurrean, eta publikoaren artean emanaldia
sortzen lagunduko duen jendea egongo da. Ikus-entzunezko materiala ere sortuko da,
behin bukatuta zabaldu eta txosten artistiko bat sortzeko asmoz.
 Liburua: “Malabaricia en el país de las alcantarillas”: Olerkiak hautatuko dira,
eta baita ordena, epilogoa eta hitzaurrea ere. Hau da, maketazioaren aurreko
lan osoa. Ikus-entzunezko materiala ere sortuko da, liburuaren aurkezpenetan
erabiltzeko.
Erresidentzia honen bitartez, beraz, zenbait fronte ireki definituko dira; horiek gauzatu
eta zehaztuko dira.
Apirilaren 22an, larunbatean, artistarekin mintzatuko gara Karpinterian, 20.00etan.

Residencias 2017