Histeria esperimentaziorako, hausnarketak partekatzeko eta jarduera artistiko garaikideak gauzatzeko baliabide-zentroa da. Hala, ibilbidearen hasieran edo erdian dauden proiektuei guneak, baliabideak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko, inguru hurbilarekiko kultura kritikoa, elkarlana eta elkarrizketa oinarritzat hartuz.

Deialdiaren helburua hasieratik egiten dihardugunari jarraipena ematea da: izateko arrazoitzat eraldaketa soziala duten proiektuak bultzatzea, betiere artea oinarritzat hartuta. Geure harri-koskorra ekarri nahi diogu sorkuntzako ekosistemari, ekosistema sozialari eta kulturalari, leku erosoa eskainiz sortzaile, ikerlari, komisario eta bitartekariei.

Arte egonaldiak 2019: Deialdi Irekia

 

Egonaldiak 2018
Egonaldiak 2017
Egonaldiak 2016
Egonaldiak 2015