Irakurketa Talde Ibiltariak bideari ekingo dio Bilbon 2015eko martxoaren 13, 14 eta 15ean. Irakurriko dugun eta solasean arituko garen gaia honako hau da: eremu publikoa jolasaren ikuspegitik. Lydia Ashman, Ania Bas eta Simone Mair-ek irakurketak aukeratu dituzte (artikuluak, entseguak, bideoak) eta Zaramarik lagundu egin du paseorako ibilbide espezifikoak proposatuz.
Irakurketa Talde Ibiltaria proiektuak ezagutzaren trukaketa eskaintzen du modu intimo eta dinamikoan, elkarrekin oinez goazen bitartean testuak eztabaidatuz. Irakurketa-talde honetan, irakurketa da ardatza, eta ahots menderatzailea elkarrizketa-lagunen soinuarekin ordezkatzen da aldi berean. Edonork parte har dezake eta paseoak doakoak dira.
Diziplina eta formatu desberdinetako testuak aurrez ezarri dira eta trukaketaren bizkarrezurra dira. Leku bat hartuko dugu abiapuntu eta bikoteka ibiliko gara oinez bi orduz. Behin baino gehiagotan aldatuko ditugu elkarrizketa-lagunak eta eztabaidarako gaiak. Testuez gain, esperientzia pertsonalak, arloarekin zerikusia duten proiektuek eta ibilbideak berak emango dizkigute elkarrizketa-gaiak.
Elkarrekin joango gara oinez?
Parte hartu nahi baldin baduzu, bete formulario hau eta zurekin jarriko gara harremanetan testuak eta zerikusia duen bestelako informazio praktikoa bidaltzeko. Begiratu hemen topalekuak eta ordutegiak zein diren (kontuan izan ibilaldiek atsedenaldiak ere badituztela).
Ostirala, 13. Lehen paseoa 18:00etatik 21:00etara izango da. Rekalde Plazan (zubipean) topo egingo dugu.
Larunbata, 14. Goizean, hizketan joango gara oinez, 11:00etatik 13:30era. Funikular Plazan hasiko gara (euria eginez gero, Funikularreko geltokian elkartuko gara).
Gero, 14:00ak aldera, #Karpinteria-n elkarrekin bazkalduko dugu. Gustuko baduzu, etorri. Ekarri jan nahi duzuna, guk oinarrizkoa jarriko dugu: ogia, ezpain-zapiak, ura, olioa… La Karpinteria Cortes kalea 29-31, 4ºF helbidean dago.
16.00etatik 19.00etara Karpinterian, Lydia Ashman, Ania Bas eta Simone Mair-ek “Irakurketa Talde Ibiltaria zure gustura” tailerra gidatuko dute(*). Paseoen formatua aztertuko dugu, modu jostarian arauak, egiletzak eta ibiltzeko moduak aztertuz. Ingelesez izango da, eta ez izan zalantzarik, ulertarazten eta xuxurla bidez elkarri laguntzen saiatuko gara.
(*) Tailerraren izenburua Augusto Boal-en Juegos para actores y no actores (Jolasak aktoreentzat eta aktore ez direnentzat) lanean inspiratuta dago.
Igandea, 15. Azken paseoa Plaza Berritik (8. zk.) hasiko da eta 11:00etatik 12:00ak arte iraungo du. Topaketaren amaieran, marianito bat edo nahi dena partekatuko dugu.
Jarraitu #TWRGBilbao traola eta gure webgunea egunean egoteko.
Irakurketa Talde Ibiltaria Lydia Ashman, Ania Bas, Simone Mair-ek eskainitako proiektua da, Zaramarirenlaguntzarekin, eta Histeria Kolektiboak ekoitzi du, Eremuak taldearen finantzazioari esker. Jarduera hau BAT 2015 proiektuaren parte da.
Hemen ikus ditzakezue proiektuari buruzko xehetasun gehiago.