Amatasunak BiBollo Topaketak

Proiektuaren hirugarren urte honetan, aurrez aurre elkartzea sakontzea azpimarratu nahi dugu. Bazatoz? Topaketak elkarrekin hausnartzeko unea dira, baina baita elkar ezagutzeko, bizipenei eta hazkuntzei buruzko esperientziak partekatzeko eta amatasun heterodisidente eta feministen sare bat sortzen joateko ere. Errealitate hauek nolabait zeharkatzen zaituztela sentitzen baduzu eta interesa izatekotan, elkar aurkitzeko bi data proposatzen dizkizugu. Animatu zaitezke…