Degeneradxs klase, arraza eta sexu- eta afektu-identitateak lantzen dituzten testu teoriko eta praktika artistiko feministetara hurbiltzeko tokia da.
Programa 2014an jaio zen Rosa Parmaren eskutik Puerta kultura-gunean, eta une horretatik, Duen Xara Sacchik zuzentzen du Histeria Kolektiboaren ekoizpenarekin batera.Beherago, aurreko hiru edizioen egitaraua ikus dezakezu.
Duen artista bisuala, performerra, filosofo ohia da eta praktika artistikoen eta kolonialitatearen arteko harremana aztertzen du. Aktibista sudaka lesbiana trans* feminista. Fikzioa eta artearen kritika idazten du (El Estado Mental, Pikara Magazine) PEI – MACBAko Ikasketa Independenteen Programa – Bartzelonako Arte Garaikideko Museoa (2014-2015). Gaur egun obra hauetan ari da lanean: “Mi pantera Criminal” —Iberescena Egonaldi-Beka, L´Estruch (Sabadell, 2017)—eta “Teatro de guerrilla” (Hangar, 2017).
2017
2017ko ekainaren 28a eta 29a
Bilborock
#Degeneradas #EzEmankorrakEzUgalkorrak #EzOhorerikEzLotsarik
Degeneratzea prozesu bat da, zeinaren bitartez figura batek forma anitz hartzen dituen perspektibaren eraginez.
“Degeneradas” artista, pentsalari eta olerkari lesbiana, feminista, migratu, beltz, sudaka, kuir, transen eta beren aliatuen topaketa da.
Istorio kritikoak sortzen ditugu prozesu politiko, bisual, dramaturgiko eta eskultorikoei buruz;adierazpen gerrilak egiten ditugu, dantza paganoak, bandalismoa, kontraakademia esperimentala, sorginkeriak, queerzinemak, mikropolitika performatibo antikolonialak.
Artista gonbidatuak – Daniela Ortiz – Equipo Jeleton – Magda De Santo – Regina De Miguel – Erchxs Piña – Anyely Marin – Diana Torres – Luísa Tapajós – Ali Guagua – Mafe Moscoso – Chocolate Remix – Francisco Godoy Vega –
“Cristóbal Colonek 1492an Mendebaldeko Indien edo Amerikaren aurkikuntza aldarrikatu zuen bezala, Renaldo Colonek 1559an maitasun edo venusaren leuntasun gisa deskribatu zuen gorputzaren atal jakin bat, eta zakil femeninoaren edo klitoriaren aurkikuntza aldarrikatu zuen. Mendebaldeko ekonomia modernoa “Indietako Piezen” hartu-emanen gainean eraiki zen (gorputz arrazializatuak—odol-, esne-, tendoi-, azal-, esku-propultsioko makinak—, kolonizazio prozesuan ekoiztutako protesi bizidunak). Hala, merkatu libreko ekonomia patriarkal-kolonialak gure -Indietako- gorputzak tormentatuko ditu. Degenerazioa aurrerapen ekonomikoaren eta “zibilizazioa”ren adierazpenekiko kezka diziplinarioa izango da. Dictionaire encyclopédique des sciences médicales hiztegiak (S.XIX) “klitorismo” hitzaz jasotzen duen definizioaren arabera, emakumeeei dagokion ekintza da; trikimailuak erabiltzen dituzte gizonei plazerra emateko betebeharra -ugalketa heterosexuala helburu duena- saihesteko, ukituak egiten dizkiote elkarri edo nork bere buruari eta, gainera, ukituak egiten erakusten diote elkarri, gizartearen arauak hautsiz. Degeneratuz.”
Ekainak 28
16:00 Aurkezpena
Duen Sacchi: Amorru sudaka
Histeria Kolektiboa
17:00
Daniela Ortiz: Jus Saguinis. Odol eskubidea, ahurdun dauden emakumeei eta emakume adingabe migranteei aplikatutako migrazioen kontrol koloniala (Performance eta hitzaldia).
Cuzco, 1985. Bere lanak tirabirazko espazioak sortzeko asmoa du. Nazionalitate, arrazalizazio, gizarte maila eta generoaren kontzeptuak aztertuko dira, gizartearen inklusio eta esklusio egiturak modu kritikoan ulertu ahal izateko.
Bere azken proiektu eta ikerketen ardatza migrazioen kontrola, horrek kolonialismoarekin duen lotura eta estatuek eta gizarte eurozuriek egiten duten gestioa izan dira. Peruko maila altuari buruzko eta horrek etxeko langileen esplotazioarekin duen loturari buruzko proiektuak ere egin ditu. Hitzaldiak eta eztabaidak ere egiten ditu, Europaren migrazio-kontrol sistemari buruzkoak eta horrek espazio ezberdinetan kolonialitatearekin duen loturari buruzkoak.
18:00
Francisco Godoy: Inkontziente kolonialetik kontziente antikolonialerantz (Tailerra)
Tailer honek zenbait tresna (irudiak, testuak) aktibatu nahi ditu. Tresna horiek europarren eta sudaken inkontzientean dagoen memoria kolonialaren lekuko dira. Dokumentu horiekin lan egingo da bi helbururekin: batetik, biolentzia horiek azaleratzeko prozesuak eratu ahal izatea, eta bestetik, deskonposatu eta aurre egiteko bideak proposatzea kontzientzia esplizitu antikolonial eta antiarrazistatik abiatuz.
Madrilen finkatutako olerkaria eta kuradorea, sudaka eta maritxua. Irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historia eta Artearen Teoria Departamentuan.
“La revolución de las ratas (Madrid: esto no es Berlín, 2013)” olerki-liburua argitaratu du, eta baita liburuetarako zenbait artikulu ere, besteak beste “Reflexiones fragmentadas: pensar los Estudios Culturales desde España” (Madril: Arg. Verbum, 2012), “París-México. Capitales del exilio” (Mexiko: Casa Refugio Citlaltépetl – Kultura Ekonomikoaren Funtsa, 2014) eta “Decolonizing museum” (Bruselas: L’Internationale books, 2015). Hainbat erakusketetako kuradorea ere izan da, esaterako “Chile Vive. Memoria activada”(CEE – Santiago, 2013), “Crítica de la Razón Migrante” (La Casa Encendida – Madrid, CCE – Asunción, Tegucigalpa eta Mexiko DF, 2014-2016), “Colectivo Acciones de Arte(C.A.D.A.), 1979-1985”(Reina Sofia Museoa– Madril, CDAN – Huesca, 2016-2017), eta “Multitud Marica. Activaciones de archivos sexo-disidentes en América Latina”(MSSA, Santiago, 2017). El Real Archivo Sudaca izeneko kolektiboko kidea da eta, tarteka, performance poetikoak egiten ditu.
21:00
Jeleton: Loreen historia politikoa: Floripondio (Performance)
Jeleton-eko kideok proiektu transbertsalak egiten ditugu ikonografia, musika eta literatura bildumei buruzkoak, horiek negoziazio komunerako espazio gisa ulertuta. Ikasteko, elkartzeko eta praktika autodidaktarako moduak proposatzen ditugu, eta baita behin-behineko emaitzen argitalpena ere —eztabaidarako—, non egileak trebetasun falta, umore edo bereganatze egoerak biziko dituen. Ondorioz sortutako piezak espazioan, denboran eta hedatze bideetan sakabanatuta daude. Horrek zaildu egingo du desaktibazioa aurkezpenaren testuinguruan.
Jesús Jeleton
Jesús Jeleton artista eta kultura ekoizlea da, eta baita La Caníbal Bartzelonako kultura langileen kooperatibako kidea ere. Sare lokalak eta globalak ehuntzen dabil etengabe, marraztu egiten du, tarot kartak irakurtzen ditu, sorginkeria egiten du, “Perlita” taldeko baxu jotzailea da, fikzioa idazten du eta, Gelen Jeletonekin batera, Equipo Jeleton osatzen du.
Gelen Jeleton
Mª Ángeles Alcántara Sánchez (Murtzia, 1975), “Jeleton Taldea”n dabil bere praktika artistikoa egiten Jesús Arpal Moyarekin (Barakaldo, 1972) batera, 1999tik. Arte Ederrak ikasi zituen Cuencan (UCLM, 1998), eta graduondoko ikasketak Bartzelonako Arte Ederren Fakultateko “Marrazketa Departamentua”n (UB, 2002) egin zituen, pizkundeko sinbolismoari eta alkimiari buruz. Doktorego-tesia prestatzen ari da Murtziako Arte Ederren Fakultatean (UM), “DIY Fitxategia (zuk zeuk egizu); musika eta marrazketa ekimen autogestionatuetan eta horien edizioan” sortzen .
Sacchi-De Santo: Megafauna: Amorruzko kontakizunak (Performance)
Guretzat eraikitako eszenak dispertsatu eta astintzeko deia egiten dugu: drama, akademia, muntatze, hitz, sexu eszenak. Gure imajinarioen erreferentziazko tokiak aldatzeko deia egiten dugu, arte ederrak eta “abangoardia” hitzak kolonizatuak izan dira eta. Dei egiten dugu denon artean fikziozko matxinada antola dezagun irudiaren gobernatze okerraren aurka.
Magda De Santo
Antzerkigilea eta zuzendaria da. Lan hauek estreinatu ditu: “Inundación” (Zinegoak LGBT Jaialdia, Bilbo 2017- R. Rojas Bs. As. Kulturgunea, 2016), “Eduardo, la pelopincho” (El Estepario Teatro, CABA, 2014-16), “Pensé que me ahogaba pero estaba yendo más profundo” (Abasto Social Club, CABA, 2014), “Canadá” (Muñecas, 2013, Silencio de Negras 2014). “Eduardo, la pelopincho” lanak Antzerkigintza Berriaren Germán Rozenmacher Bigarren Saria jaso zuen, eta bertsio hirueledunean argitaratu zen, Buenos Aireseko VIII. Nazioarteko Jaialdian. Filosofiako lizentziaduna da, Judith Butleren performatibitatearen teoriari buruzko liburuak eta artikuluak argitaratu ditu, besteak beste “Dos lecturas sobre el pensamiento de Judith Butler” (Eduvim, 2015). Irakaslea ere bada —Argentinako Arteen Unibertsitate Nazionalean (UNA), Ikuskizunen Ekoizpen Katedran— eta baita “Soy de Página/12” gehigarriko ohiko kolaboratzailea ere, kazetari gisa. Gaur egun, “Mi pantera Criminal” performance instalazioan ari da lanean —Iberescena egonaldi-bekari esker, L´Estruch-en— eta baita “Teatro de guerrilla”n ere (Hangar, 2017). Aldi berean graduondoko ikasketak egiten ari da Bartzelonako Arte Garaikideko Museoan, Ikasketa Independenteen Programan.
Duen Xara Sacchi
(Aguaray, Argentina) Artista bisuala, performerra, filosofo ohia. Praktika artistikoen eta kolonialitatearen arteko harremanak aztertzen ditu. Aktibista sudaka-lesbiana-trans-feminista. Fikzioa eta artearen kritika idazten ditu (El Estado Mental, Pikara Magazine), PEI –MACBAko Ikasketa Independenteen Programa– Bartzelonako Arte Garaikideko Museoa (2014-2015). “Degeneradas” programa zuzentzen du —artearen politika erradikalak eta pentsamendu feminista antikoloniala—, Histeria Kolektiboa (Bilbo, 2014-2017). Gaur egun, “Mi pantera Criminal” performance instalazioan ari da lanean —Iberescena egonaldi-bekari esker, L´Estruch-en (Sabadell, 2017)— eta baita “Teatro de guerrilla”n ere (Hangar, 2017).
22:30 Chocolate Remix
Romina Bernardo
Abeslaria, idazlea, musikagilea eta ekoizlea.
“’Reggaeton lesbikoa’ aipatze hutsa kontzeptu apurtzailea iruditzen zitzaidan, gure imajinarioan duen esanahiagatik eta dakarren matxismo guztiagatik. ‘Matxo reggaetonero’a kendu eta bere ordez emakume lesbiana bat jartzean, gauzen ordena osoa irultzen da eta beste hainbat gauza birpentsatu eta birplanteatzeko aukera sortzen da. Baita ere, gerizko sexua barra-barra darabilen reggaetonaren logika aprobetxatzea eta sexu lesbikoaz hitz egiteko erabiltzea; lehen pertsonan mintzatzea imajinario berriak ezarriz, sexualagoak, zikinagoak, lizunagoak, errealagoak.”
Ekainak 29
11:00
Mafe Moscoso: Pizti poema(Hitzaldi performatiboa)
Ikertzaile independentea eta alor anitzekoa. Antropologiako doktorea (Freie Universität Berlin), “Toma (r) Madrid: arte-grafías decoloniales“ (Intermediae, MATADERO) proiektuaren koordinatzailea, “Etnografía a lo bruto: un opening de datos muy salvaje“ (Intermediae, MATADERO) mintegia zuzentzen du, eta “La incorporación de las comunidades artísticas universitarias a las narraciones de la modernidad y del presente” ikerketa proiektuaren (I+G+B) ikerketa taldeko kidea da (Arte Ederren Fakultatea. Madrilgo Complutense Unibertsitatea). Hedabideekin kolaboratzen du, “Plan V“ eta “El Estado Mental“ besteak beste.
12:00
Anyely Marin: Erbesteratze tropikala: Iruzkin anarkikoa sexuaz, populismoaz, artearen historiaz eta erbesteratzeaz. (Hitzaldia)
“Erbesteratze tropikala” ikerketa prozesu bat da, ugaritze eta metatzearen ondorioz sorturikoa. Erbesteratze politikoaren modu ezkutuak aztertu eta horiei buruzko gogoeta egiten du. Erdigunean, lesbo-erbesteratzea eta Tropikoko fikzio sexuala jartzen ditu.
Anyely Marín Cisnerosek ikertzaile-militantetzat du bere burua. Gustuko ditu irakaskuntza, idazketa eta kolektiboan egindako ekoizpena. Bere azken lanak gorputzaren, sexualitatearen eta “arrazaren” eraikuntza tekno-zientifiko eta geopolitikoen genealogiak irudikatzen ditu.
Erchxs Piña: Ahuskortasun beltzaren poetika(Erchxs Piña eta Anderson Feliciano Da Silvaren bideoa)
Gorputz maritxuak eta beltzak ez dira berez eusten. Afektuetan eusten gara. Ehun, byte edo letra tipoetan. Entzuteko ariketan. Baita isiltasun ariketei esker ere. Gure gorputz-bizitokia garraiatzen dugu. Gure oroimen beltzak daramatzagu, gure hildakoak, gure ahotsak. Eta iluntasuna dugu konplize.
Soziologo-aktibista, —Venezuelako Unibertsitate Zentrala (UCV). Ikasketa Independenteen Programa (P.E.I). Bartzelonako Arte Garaikideko Museoa (MACBA)—. Zirriborroak, komikiak, fanzineak marrazten ditu. Gaur egun Gizarte Zientzietako doktoregoa egiten ari da (UBA).
Luísa Tapajós: Kartografia basatiak: kontrol neoliberal argiari buruzko kontakizun itsuak (Bideoperformance)
Feminista, bollera, sudaka, amazoniarra, lodia eta normaltasun itsuaren disidentea, psikologoa, olerkaria amorruzko uneetan, eta performancegilea konpainia ona dudanean.
13:30 Talde bazkaria Histeria Kolektiboaren Karpinterian, Kortes 29-31, 4. F
15:00
Regina de Miguel: Historia behetik kontatuta: Irudia, XX. mendeko biolentzia politikoak estatu espainolean eragindako prozesu traumatikoen sintoma eta adierazpen gisa. (Hitzaldia)
Proposamen honek desoreka sintomatiko bat landu nahi du, irudien gaur eguneko ekoizpen eta kontsumoaren eta horiek sortzeko prozesu teknologikoen artekoa. Beste aldean ordezkaritzarik, eskubiderik ez duten eta gatazka armatuetan desagertutako pertsonak daude, eta baita Espainiako XX. mendeko biolentzia politikoaren ondoriozko trauma adierazteko zailtasuna ere.
Malagan jaioa 1977an. Gaur egun Berlinen bizi da. Artista moduan lan egiten du ezagutza hibridoak ekoizteko helburua duten prozesu eta elkarguneetan —inguratze kritiko eta interdisziplinariotik abiatuz—, eta objektu zientifiko eta kulturalen muga espekulatiboa aztertzen du. Gaur egun, ikerketa egonaldia egiten ari da Reina Sofia museoan, proiektu honen gainean: Historia behetik kontatuta. Irudia, XX. mendeko biolentzia politikoak estatu espainolean eragindako prozesu traumatikoen sintoma eta adierazpen gisa.
16:00
Helenística Fénix eta Maribobor: Ikurrak kuxkuxeatzen. Tailer teoriko-praktikoa Jeleton Taldearekin.
18:30
Anales coloniales: “Anales Coloniales nº 2: Cómo me pone la raza” fanzinearen aurkezpena, Francisco Godoy Vega, Gerard Volta Chicon eta Marta Echavesen parte-hartzearekin.
“Anales Coloniales” fanzinak parasito eta gaizto bihurtzen du egiazko argumentu batetik onartzen den museo eta unibertsitateen analen estetika, eta mahai gainean jartzen du erakunde horien ordezkari den mendebaldeko “zibilizazioa”ren baitan dagoen inkontziente koloniala.
19:30
“Vomitorium”: Diana Torresen liburu berriaren aurkezpena
“Vomitorium” Diana J. Torresen —“Pornoterrorismo” eta “Coño Potens” liburuen idazlea— azken liburua da. Izenburuak dioen bezala, Dianak barrena hustu eta kanpora jaurtitzen du sistemaren aurkako borrokak eta bereziki feminismoak urteetan eragin dion nekea. Gauza asko modu lazgarrian egiten dira, eta irtenbidea ez da egiteari uztea, bestela egitea baizik.
20:30
Hitzaldi kolektiboa: Amorruari buruzko guztia
Moderatzailea: Magda De Santo
22:00
Ali Guagua: Dj & rap
Punk rock queer star kunbia. Ali Veracruzen jaio zen, zinemagintza ikasi zuen Mexiko Hirian eta ordutik, musika sortu eta sortu dabil. https://aliguagua.bandcamp.com/
2016
#DEGENERADXS 3. EDIZIOA T: ESTUDIOAK ARTE, PENTSAMENDUA ETA TRANSFEMINISMO DEKOLONIALAK.
Egitaraua: Duen Xara Sacchi. Ekoizpena: Histeria Kolektiboa. Abenduak 2 eta 3
T-a bidegurutze itxia da; erabat zehaztu gabeko bidea, pausuek irudikatutako arrastoaren zantzurik ez duena, baina bai ordea, beharbada bidea zehazten duten jarraitzeko puntutxo batzuk, aztarna bat. Eta hor, bidegurutzea jauzi bat da, amaitu gabeko marrazkia, bilaketa bat edo labirinto bat. T-a nortasunaren siglak eten edo biral bihurtzen diren lekua da, maitatzeko moduek izen zehatzik ez dutena, eta non irakurtezintasuna iluntasuna baino, topaketarako aukera bat den.
Espazio bat proposatzen dut, pedagogikoa eta sormenerako, instituzionalaren eta sozialaren arteko ereduak esperimentatzeko. Espazio horretan, esparru epistemiko hegemonikoak zalantzan jarriko ditugu, kolektiboki berriz pentsatuak izan daitezen, adostasunezko guneak (eta desadostasunezkoak) sor ditzagun, komuntzat jotzen dugunari esanahi berriak emateko asmoz. Proiektu hau ondorengo premisan oinarritzen da: zirrikituz osatutako espazio ibiltari bat sortzea; plataforma ireki baten itxura emango diogu, eta ikuspegi anitz azaldu, abian jarri eta eztabaidatzeko aukera izango dugu.
T Estudioak topaketa teoriko-praktikoak dira, prozesu artistiko eta bisual- esperimentalei buruzkoak, antzezpen eta performancearen mikropolitikei buruzkoak; epistemologia feminista, dekolonial eta antiarrazistei buruzkoak; subjektibizazio-prozesu modernoen inguruko historia kritikoei buruzkoak.
Gure iritziz, errealitate anitzen irakurketak bultzatzen baditugu, gorputz, intersubjektibitate, ezagutza eta egiten jakiteari buruzkoak, hainbat feminismoren norainokoa eta praktika eta jakintza artistikoaren garrantzia ezagutu ahalko ditugu. Bi ardatz landuko ditugu: Teknoafektibotasunak eta Hegoaldeko Transpoetikoak.
Sorkuntza, prestaketa eta ikasketaren eraikuntza-sorta horietan, sor dezagun espazion teoriko-artistiko eta transfeminista bat.
Duen Xara Sacchi
DIASPORA KRITIKOAK
REBECCA CLOSE
Artxiboen ariketa poetikoak
OSTIRALA 2 14.30-16.30 + LARUNBATA 3 10.00-13.00 Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Emakumeen Dokumentazio Zentroa Pilota 10. “La Bolsa” eraikina.
Manifestua ekintza poetiko profetikoa da; asmoen aitorpenaz harago doa. Pentsamendu artistiko eta iraultzailearen arma politiko bat da. Ahalegina ere bada, jakin eta egitearen diskurtso onartuetatik kanpo dagoena izendatzeko. Manifestu bat memoria eta iritzi kolektiboak abian jartzeko esperientzia da. Manifestua dei bat da. Manifestu batek pribilegioen aldeez hausnartzera garamatza, botere-leku ezberdinetan kokatuta baikaude: eta badakigu ez doala horixe baino harago, ez dagoela horren menpe, baizik eta, horixe beragatik, hain justu, kalera atera gaitezkeela, elkarrekin baina ez nahastuta, ez bereizita, ez isilduta. Are gehiago, ezberdinak, lokalak, nolabait post-trans- ez-zehaztuak, deslurralderatuak. Gaixotasun tropikal bat nola idatzi/ Manifiestu bat nola idatzi (2016) Rebecca Close- ren proiektua da, Guayas-eko (Ekuador) Artxibo Historikoan barneratuz egindako ikerketatik sortua. Sukar horia eta Guaiakilen (1880-1919) izurria prebenitzeko neurrietatik abiaturik ezarri ziren higienizazio prozesuak ditu hizpide. Ikerketa hori entsegu batean biltzen da, eta erantzun gisa testu poetiko bat sortu zen, artxiboaren dokumentuen aipuez eta beste testu poetiko-politikoez osatua, XIX eta XX. mendeetan Latinoamerikan, AEBetan eta Europan eman ziren zenbait higienizazio prozesuri erantzuteko sortutakoak. Diaspora kritikoak-ek testua hartu eta performancearen gidoi bihurtu du, poeta, ekintzaile eta idazleek, erakustoki batean, artxiboko materialak irakur ditzaten (kolektiboak egindako testuak, liburuak, historia-dokumentuak, aipuak eta posterrak). Materialaren erakusketa horrek itaun eta aztertu egiten du XIX.
Mendetik gaur arte kutsatze-narratibak (poetikoak, artistikoak eta gaixotasunezkoak) nola eraiki diren historian zehar. Esperientzia horretatik abiatuz, landu dezagun artxiboen praktiken manifestu dekolonizatzaileak sortzeko aukera.
“LESBODRAMAK”
MAGDA DE SANTO
Idazketa performatiboa
OSTIRALA 2 17.00-19.00 Bizkaiko Emakume Asanblada. Pilota 3.
Alla Nazinova, beharbada Stanivslaskyren eta antzerki garaikidearen arteko azken kate-maila da. Aktorea, biolin-jotzailea, antzerki ekoizlea eta zinemagile lesbiana, nomada, errusiarra izan zen. Haren lorategitik, etxea zuena, ez zen soilik Emma Goldman igarotzen; emakume eta lesbiana ugari ere pasatzen ziren, eta, beraiek eurek eta beraientzako espektakuluak sortzen zituzten, eta hankaz gora jartzen zuten sexismoak, misoginiak eta lesbofobiak markatutako mundua. Elkarri istorioak kontatzen eta antzezten zizkioten. Antzerki izaera, besteak beste Judith Butler, Teresa De Lauretis eta Paul B. Preciadoren nortasunari buruzko definizio berrien eta subjektibizazio moduen azterketaren erdigunean dago. Zeintzuk dira gure mundu post-identitario- transfeministen kontakizun berriak? Identitatea gorputzarekin, materialekin eta ahotsarekin errepikatzeko modu bat bada, antzerkiak ba al du sexurik? Izatekotan, gure identitatea eraikitzeko garaian, zer eragin izan dute kontakizunen ekoizpenek, sorkuntzaren teknika dramaturgikoek, aktoren entrenamendu moduek, esaterako? Hau da, kontakizunak sortzeko eta gure istorioak kontatzeko moduek? Horren haritik, sexu identitate disidenteei buruz hausnartuz, egon al daiteke munduari buruzko kontakizun lesbikorik? Egin dezagun “Antzerkia lesbianizatzeko” manifestu bat idatzizko ekintza kolektibotik abiatuz.
NESKA POZOITZAILEA
DUEN SACCHI
Polinizazio ekintza antikoloniala
OSTIRALA 2 10.00-13.00 Karpinteria (Cortes 29-31, 4F) + LARUNBATA 3 14.00-17.00 Bizkaiko Emakume Asanblada. Pilota 3.
Kolonialtasuna sistema bat da, bai ekonomikoa, arrazakoa eta kulturala. Gure sorkuntza kolektiboetan eragiten du, gure eguneroko bizitzetan, gure pentsatzeko eta artea egiteko moduetan. Kolonialismoak hainbat modutan dei egiten digu, eta agerian jartzen dizkigu gure eta besteon ekoizpenekiko auziak. Anne Fausto Sterling biologo feministak argi esaten du biologia bestelako moduz egindako politika dela. Bai Walter Mignolo-k, zein Silvia Rivera Cusicanqui-k, zein María Lugones-ek zalantzan jartzen dituzte kolonialtasunaren arrazoia eta kolonien bihotzean nahasten sentsibilitateak, gobernuak eta erresistentziak ekoizteko moduak; hortik abiatuz, estatuak, intsektuak, fruitu eta loreak, botanika edo zoologia, beste bide batzuetatik egindako politika kolonial modutzat har daitezke. Azalaren historia nola egiten du bat artearen historiarekin? Gorputz margozketaren, eskulturaren eta muralismo ekologikoaren bitartez genealogia bisual dekolonialak ekoizteko tailerra da.
EKINTZA POETIKO POLITIKO HEGOAMERIKARRAK
NANCY GARÍN
Memoria kolektiboaren ariketa: nola osatu gure praktiken mugaz bestaldeko artxibo bat
LARUNBATA 3 18.00-20.00 Bizkaiko Emakume Asanblada. Pilota 3.
Interbentzio honek arte-praktika sorta bat aztertuko du, gatazka sozialak eragindako gobernu autoritarioen mendean garatutakoak, Hego Amerikan, 70eko azken urteotatik 90eko urte hasierako “trantsizio” politikora arte eta XXI. mendearen hasierara arte. Kultur esparru ez ofizialean edo alternatiboan garatu ziren baliabide kontzeptual eta
materialak Latinoamerikako aparatu zapaltzaileei erantzun zieten, gobernu errepresiboei eta gatazka-prozesuei XX. mendeko azken hiru hamarkadetako eta XXI.
mendeko hasierako diktadura erregimenetan. Arte bisualetan, antzerkian, dantzan edo literaturan jorratutako gaiek, zein horiek agerian jartzeko zabaldu ziren estrategiek, artearen eta aktibismo politikoaren esparruen arteko lotura islatzen dute.
¡NO! Muestra Publicaciones gráficas disidentes: zines, panfletos y manifiestos
SÁBADO 3 20.15 ASAMBLEA DE MUJERES DE BIZKAIA. Pelota 3.
Otras edición anteriores:
2015
Aurreko urtarrilean Puerta espazioak#Degeneradxs jarri zuen abian Duen Xara Sacchiren eskutik, klase, arraza eta sexu- eta afektibitate-identitateen arteko harremana lantzen duten testu teoriko eta praktika artistiko feministetara hurbiltzeko tailerra. Hor, ibilbide bat egin genuen erresistentzia feministen eta dekolonialen praktiketatik, hainbat egileren testuekin: Gloria Anzaldúa, Monique Wittig, Paul B. Preciado, Judith Butler, Jack Halberstam, María Lugones, Valeria Flores, Trinh T. Minh-ha, Donna Haraway, María Galindo, June Jordan, Pedro Lemebel, Marlen Wayar, Susy Shock…
Orain, Puertak eta Histeriak indarrak bildu dituzte #Degeneradxs tailerra berriz egiteko eta areago sakontzeko. Duen Xara Sacchi artistak bi ariketa osagarri proposatu dizkigu afektuen paisaian egiteko, abenduaren 7tik 10era arte.
Alde batetik, Puertan izango dugun tailerrean, artistentzako autodefentsa transfeministako tresnak partekatuko ditugu, elkartasuneko estrategiak prestatzeko, hegemonikoak ez diren praktika artistikoen eta poetikoen jakintza sozializatzeak duen garrantzia onetsita. Era horretan, zabalkundea egiteko eta asaldatzeko hainbat gailu sortuko ditugu, tresna plastikoekin aritzeko eta pentsatzeko bestelako moduak hedatze aldera.
Bestetik, Histerian, paisaia polifoniko bat izango dugu:ariketa genealogikoak gure afektuen istorioei buruz, nahitaezko normalizazio heterosexual, patriarkal, amatar, biopolitiko, cisexual, gaitzaile, sasoi oneko eta arrazistarekiko eta haren aurreko eta aurkako borroka, erresistentzia, disidentzia, konplizitate, lotsa, hauskortasun eta afektuari dagokienez, gu zer garen kontatuko duen eta gu garena kontatzen duela sentiaraziko digun afektu-paisaia sortu ahal izateko.
Hemen todo el programa en euskera.
Eta hemen toda la info completa de esta entrada en este documento.
TAILERRA Erresistentziako transpoetikak
PUERTA
Zabalbide 17
ASTELEHENA, ABENDUAREN 7A + ASTEARTEA, ABENDUAREN 8A
16.00/20.00
Erresistentziako praktika poetikoak: Artistentzako autodefentsa transfeministako tresnak partekatuko ditugu, elkartasuneko estrategiak prestatzeko, hegemonikoak ez diren praktika artistikoen eta poetikoen jakintza sozializatzeak duen garrantzia onetsita, era horretan, zabalkundea egiteko eta asaldatzeko hainbat gailu sortzeko, tresna plastikoekin egiteko eta pentsatzeko bestelako moduak hedatze aldera.
AFEKTUEN PAISAIA BATEKO ARIKETA GENEALOGIKO TXIKIAK
HISTERIA
Cortes 29-31,4F
OSTEGUNA, ABENDUAREN 10A
19:00 Degenerad*s.
Afektuen paisaiak Andrea Momoitio, Kattalin Miner, Zuriñe Mbaztan, Txaro Arrazola eta Natalia Gardeazabalekin.
Gorputz-aztarnen, itzalen, arrasto materialen, bizitza-bilbeen, grafien paisaiak, aldi bereko ahots asko dituen leku bat irudikatzen, gorputzaren, begiraden, praktika politiko eta artistikoen eta generoen fikzioak behin eta berriz gainazpikatzen dituzten tentsio, erresistentzia eta praktikekin.
19:30 Hizketaldia Guerrillas Cotidianas taldearekin.
Praktika, esperientzia, eta pentsamendu feministak eta prozesu artistikoek emandako markoak abiaburutzat hartuta, Guerrillas Cotidianas taldek galderak egin nahi ditu bizitza eta arauaren artean dauden loturei, elkarguneei eta kontraesanei buruz. Taldeko kideek Histeria Kolektiboan (Bilbo) eta Paraíso L.C. espazio artistikoan (Oviedo) egin duten gogoetazko egoitzan -eta disidentzian- landu dituzten gaiak aurkeztuko dituzte.
21:00 Magmadam-en kontzertua.
Energia, gorputzak, zarata.
Gonbidapen hau egiteko moduaz pentsatzen ari nintzela, eta guztiok oso ezagunak ditugun zenbait ideiaz gogoeta egiten nuela, esaterako ikusgarritasuna, kartografia, zaintzak, balioan jartzea, borrokarako estrategiak, desirarako politikak, transfeminismoak, migrazioaren borrokak, sexu disidentziak, gorputzaren erresistentziak eta abar, jabetu nintzen jakina afektuen kartografia hori izan zitekeela gure elkarpuntua. Mapa nahita egindako topaketa politikoa dela ere pentsatzen nuen. Iruditzen zitzaidan mapa arma politiko oso boteretsua dela. Behin eta berriz pentsatzen nuen Audre Lordengan ere, eta nire buruari galdetzen nion ez ote genukeen ezinezkoaren bidetik joan behar. Mapa ugazabaren etxea eraikitzeko erabilitako tresna da. Mapa Abya Yalako azalaren kontrako armarik eraginkor eta odoltsuena izan zen. Bai, jakina, mapa desitxuratu, asmatu, fikzio bihurtu, esku hartu, deseraiki dezakegu. Galdera xumeago batetik abiatuz, sukalde kutsuduna agian, heldu nahi nioke egiteko ahalmena, egiten jakitea, borrokarako gogoaren ideiaren mandatuari. Nahi al dugu? Mapa bat nahi al dugu?
Ikusgarritasuna eta aintzatespena geure gorputzak, geure ekintzak, geure gaurko bizitzak osatzen dituzten afektuetako bi dira. Ezabatzea eta blokeatzea: gaur egungo gure arma subjektiboak. Ez dira inozoak. Egiten ditugun afektuzko neutralizazio ariketak dira, arauen barruan. Normaltasuna afektuen bidez adierazten da bizitzak ezabatuz eta gorputzen mugimendua blokeatuz.
Orduan, bururatzen zait zenbait ariketa genealogiko partekatzera gonbidatzen bazaituztet, gure afektuen kontuak jorratzeko, —borrokari, erresistentziari, disidentziari, konplizitateari, lotsari, ahultasunari lotuak; normalizazio heterosexuala, patriarkala, amatasunezkoa eta biopolitikoa, zisexuala, kapazitista, irudi onekoa, arrazista derrigorrezkoaren aurreko eta kontrako afektuei lotutako kontuak—, balitekeela afektuen paisaia bat sortzea, guztioi buruz hitz egingo lukeena eta guztiok geure burua adierazita ikusiko genukeena.
Zer gertatu zer Texto Yonkiren ondoren toki mailan? Zer nolako tratua eman zigun farmakopornografia hegemonikoak gure erresistentzia post-trans-prosex-antikol-antiarrazistari dagokionez? Halako galderak egin zizkidaten. Eta jabetu nintzen erantzuna ez dela “subjektu politiko berri”en zerrenda bat, aktibismo taldeena, eskolako kontzeptuena, edo alderdi politiko tradizionalen “agenda feministetako” borroka-estrategien edo ilusio-estatistiken zerrenda bat, edo trans pertsona patologizatuen laguntzarako lege berriak, edo GIBaren aurkako kanpainak, edo sexu disidentziaren aurka borrokan diharduten zenbait artista, edo Deleuzekin hasi eta bukatuko zuten zenbait testu, edo arrazakeria edo kolonien aurkako erresistentzia-katalogoa edo kolektibo antikolonialena, edo feminismo zuri edo ilustratuen kontrako kritikaren mapa, edo erresistentziaren kartografia. Eta erantzuna ezin zela adierabakarrekoa ere izan. Zenbait erantzun prestatu nahi baditugu, bizitzari, maitasunari buruzko zenbait kontu kontatu behar dizkiogula elkarri, sukaldeko errezetei, hormona dosiei, albo-efektuei, bazterketari, traizioari, poztasunari, partekatutako eta elkartasunezko esfortzuei buruzkoak. Mapa bat baino, elkarrekin marrazteko paisaia dela.
duen xara sacchi
2014
>>>>> https://espaciopuerta.wordpress.com/2014/12/22/degeneradas/