Histeria artea – kultura – eraldaketa soziala ardatzaren inguruan mugitzen da. Sorkuntza kulturaleko proiektuak garatzen ditugu Bilboko San Frantzisko auzotik. 2013. urtetik hona, bertan dagoen Karpinterian lan egiten dugu; tailerra, bulegoa, eta egongela da, dena batera, adierazpen artistikoak ekoiztu, bultzatu eta partekatzeko lekua.
Histeria esperimentaziorako, hausnarketak partekatzeko eta jarduera artistiko garaikideak gauzatzeko baliabideak eskaintzen dituen aukera da. Hala, ibilbidearen hasieran edo erdian dauden proiektuei guneak, baliabideak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko, inguru hurbilarekiko kultura kritikoa, elkarlana eta entzutea oinarritzat hartuz.
Histeria ez zen hautaketa erraza izan. Gizarte neurotikoen eta feminismoen oinordekoek histeria terminoa eskuratu genuen, gorputz eta psikeei buruzko agindu hegemonikoak dardararazi, nahasi eta hankaz gora jartzeko erantzun gisa.
Histeria terminoaren erro grekoak uteroa esan nahi du. Hemen sortu egiten dugu.