2ª EGONALDI
Lorenzo Mena
loren

Un poco de información de primera mano (extraída de la página del artista: http://www.el-loren.com/)  para explicar mejor todo lo descrito:

Empieza su carrera como batería en diferentes bandas del circuito underground madrileño.

Es en el año 2010 cuando cansado de las maneras de la industria musical y bajo la necesidad de sacar adelante tanto su proyecto como cantautor como el proyecto de percusión y melodía con objetos reciclados decide dejar todos los demás proyectos para centrarse en los suyos personales.

Cuenta con dos discos autoeditados donde compone todas las canciones, siendo también el percusionista de estos dos discos, donde emplea infinidad de objetos reciclados para crear la base de las canciones.

Actualmente centrado en presentar las canciones de su segundo disco y en su espectáculo musical con objetos reciclados, donde se encuentra siempre en constante búsqueda y evolución.

APIRILAK 17-21 | El Loren
Apirilaren azken aurreko astean, El Loren izango da gurekin. Erresidentzia hau oso berezia da, astebete iraungo duelako eta artista ezagutu genuen moduagatik. Izan ere, Bilbon bira egiten ari zenean ezagutu genuen, otsailean. Gure espazioaz entzun eta
guregana jo zuen, Bilbon sormena astintzen denboraldi bat igarotzeko asmoz. Geurean hartu eta gure egonaldien barruan sartu genuen, goitik behera irekita ditugun eta testuinguru eta gorabeheren arabera sortzen diren egonaldi horietan.
El Loren soken munduko autore-abeslaria da, hau da, gitarra jotzailea. Hala ere ez da hori La Karpinterian aurkeztuko digun alderdia: perkusioarekin lotutako musika tresnak
eraikiko ditu ─zaborra erabiltzen du lehengai gisa─ eta bere lanak publikoarekin partekatzeko modua (autogestionatua) erakutsiko digu.
Bere lana ikusitakoan, gure inguruko eta gure eraikin berean, Cortes 29an, dagoen beste artista batekin lotu genuen. Beraz, bata besteari aurkeztu eta harremanetan jarri genituen. Horrela, lankidetza moduak adostu ahal izango zituzten, eta Loren
erresidentziara itzulitakoan, ezagutzak eta lan egiteko moduak elkartrukatu ahal izango zituzten. Gure harridurarako, Lorenek TuniPanea ezagutzen zuen eta haren lanarekiko interesa zuen. Beharrezko aurkezpenak egin, eta data bat itxi genuen.
Orain, hemen da data hori, eta El Lorenek apirilaren 17tik 21era egingo du lan, eta 21ean bertan, ostirala, La Karpinteriak bere ateak irekiko ditu berriz ere, berarekin solasteko eta orain arte egin duen lanaren soinuzko aurkezpena egiteko.

Hemen, lehen eskuko informazioa (artistaren webgunetik hartua:http://www.el- loren.com/), azaldutako guztia hobeto ulertzeko: Bere ibilbidearen hasieran bateria jotzailea izango da hainbat taldetan, Madril gzirkuitu undergroundean.
2010ean, musikaren industriaren egiteko moduez nazkatuta eta bere proiektuak aurrera ateratzeko beharra ikusita (abeslari proiektua zein birziklatutako tresnekin perkusioa eta melodia jotzeko proiektua), gainerako proiektu guztiak alboratu eta bere
proiektu pertsonalei ekingo die. Bi disko autoeditatu ditu. Bietan, berak konposatu ditu abestiak, perkusio jotzailea ere bada, eta birziklatutako objektu zerrenda amaigabea erabiltzen du abestien oinarria sortzeko.

Gaur egun, bere bigarren diskoaren abestiak aurkezten dabil, eta tresna birziklatuen musika emanaldian murgildurik dago, non etengabe bilatzen eta bilakatzen ari den.

Residencias 2017