Eszter Katalinek “I hold you and you hold me” (Nik zu zauzkat eta zuk ni naukazu) lana aurkeztuko du, testuinguru queer-feministan «zaintza» terminoari buruzko hausnarketa egiten duen bideoa. Topaketan, proiektuan parte hartu duten artistak ere gurekin egongo dira: Camila Téllez eta Alazne Lastra.
Maiatzaren 23an, ostegunean, izango da 19:00etan Histerian.
Emakume gisa identifikatzen diren bi pertsonaren arteko elkarrizketa erdi-gidoitua izango da. Gainera, biak izango dira queer elkar zaintzeko duten nahian. Hala ere, hori egitean, nagusitasun- eta mendekotasun-hierarkia sortzen dute; hortaz, haien pribilegio- eta kontrol-posizioa baino ez dute defendatuko. Elkarren aldeko eta kontrako etengabeko borroka horretan, zintak aztertzen du ea zaintzak eta nahi-mota ezberdinek militantzia-agerpen berriak ekar ditzaketen, posizioak negoziatzeko eta jabe izateko eta joaten uzteko etengabeko lehiaren bitartez. Horrela, besteekiko harremanetan marraztutako limiteak behin eta berriro taxutzen dira etengabe.
BIO
Eszter Katalin (Budapest, 1991) Budapesten eta Vienan bizi den artista bat da. Duela gutxi bukatu du Ikasketa Kritikoen masterra Vienako Arte Ederren Akademian (2015-2018). Bere lana gatazka politikoen arteko tentsioetan oinarritzen da, eta horien errepresentazioan praktika artistiko kritikoan. Horretarako, normalean, baina ez beti, Hungariako gizarte testuingurutik abiatzen da, zeina memoria- eta baztertze-politikek oso markatu duten. Bere azken lanen artean honako hauek daude: Megszakítás* filma(izenburu barik ingelesez, lau zati dituen bideoa, 76 minutu, 2017), Versammlung (Coming together ingelesez, audioa, 9 minutu, 2017) eta Mária Vörösben (Mary in Red ingelesez, bideoa, 28: 39 minutu, 2018).