TOPAKETA Rurru Mipanochia

Rurru Mipanochiarekin elkartu gara sexualitatearen inguruko kolonaurreko mito, erritu, kondaira eta jainkoei buruz egin duen berrinterpretazio-lan grafikoa ezagutzeko. Bere hitzetan: ikuspuntu dekolonialetik arauaren araberakoak ez diren gorputzak, gorputz ez-bitarrak irudikatu nahi ditu, desgaituak (baztertutako gorputzak, marjinaziotik hainbat sektoretan bizirauten dugunak), beren sexualitateaz aho beteka gozatzen dutenak, heterosexualitatearen eta arauaren mugak zalantzan jarriz. Elkarrizketa apirilaren 11n izango da 19:00etan Histerian. BIO http://histeriak.org/conversacion_rurru/  FB: https://www.facebook.com/rurru.mipanochia/…

ARTE EGONALDIAK 2019: DEIALDI IREKIA

Histeria esperimentaziorako, hausnarketak partekatzeko eta jarduera artistiko garaikideak gauzatzeko baliabide-zentroa da. Hala, ibilbidearen hasieran edo erdian dauden proiektuei guneak, baliabideak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko, inguru hurbilarekiko kultura kritikoa, elkarlana eta elkarrizketa oinarritzat hartuz. 2019ko deialdiaren helburua hasieratik egiten dihardugunari jarraipena ematea da: izateko arrazoitzat eraldaketa soziala duten proiektuak bultzatzea, betiere artea…