EGONALDIAK 2019_hautaketa

31 proiektu iritsi dira Histerian egonaldi artistikoak egiteko 5. deialdi irekira. Eskerrik asko proposamenak partekatu dituzuen guztioi. Camila Téllez, Natxo Rodríguez eta María Salazarrek maitasun eta arreta handiz irakurri ditugu proiektuak eta honela eratu dugu 2019. urtean Histerian ikertu eta ekoizteko lekua. Artisten eta arte-adituen zortzi proiektuotan performancea, dantza, musika, bideoa, idazketa eta marrazketaren artean…

TOPAKETA MARIA SECOEKIN

“Sutan Nago” ekintza-dantza baten ikerketa- eta bilaketa-proiektua da. Horren bidez, María Seco artistak gorputz adierazpenerako espazio komunak bilatu nahi ditu, erritmoaren, keinuaren, ahotsaren bidez. 2018. urtean zehar, egonaldia burutu zuen Histerian, eta orain bertara itzuliko da maiatzaren 30ean 19:00etan, sorkuntza-prozesua zabaldu eta proiektuaren ideia garrantzitsuenei buruz hitz egiteko. Gorputzaren eraikuntza. Espazioaren eta denboraren okupazioa. Sutan…

TOPAKETA ESZTER KATALINEKIN

Eszter Katalinek “I hold you and you hold me” (Nik zu zauzkat eta zuk ni naukazu) lana aurkeztuko du, testuinguru queer-feministan «zaintza» terminoari buruzko hausnarketa egiten duen bideoa. Topaketan, proiektuan parte hartu duten artistak ere gurekin egongo dira: Camila Téllez eta Alazne Lastra. Maiatzaren 23an, ostegunean, izango da 19:00etan Histerian. Emakume gisa identifikatzen diren bi…

TOPAKETA Rurru Mipanochia

Rurru Mipanochiarekin elkartu gara sexualitatearen inguruko kolonaurreko mito, erritu, kondaira eta jainkoei buruz egin duen berrinterpretazio-lan grafikoa ezagutzeko. Bere hitzetan: ikuspuntu dekolonialetik arauaren araberakoak ez diren gorputzak, gorputz ez-bitarrak irudikatu nahi ditu, desgaituak (baztertutako gorputzak, marjinaziotik hainbat sektoretan bizirauten dugunak), beren sexualitateaz aho beteka gozatzen dutenak, heterosexualitatearen eta arauaren mugak zalantzan jarriz. Elkarrizketa apirilaren 11n izango da 19:00etan Histerian. BIO http://histeriak.org/conversacion_rurru/  FB: https://www.facebook.com/rurru.mipanochia/…

ARTE EGONALDIAK 2019: DEIALDI IREKIA

Histeria esperimentaziorako, hausnarketak partekatzeko eta jarduera artistiko garaikideak gauzatzeko baliabide-zentroa da. Hala, ibilbidearen hasieran edo erdian dauden proiektuei guneak, baliabideak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko, inguru hurbilarekiko kultura kritikoa, elkarlana eta elkarrizketa oinarritzat hartuz. 2019ko deialdiaren helburua hasieratik egiten dihardugunari jarraipena ematea da: izateko arrazoitzat eraldaketa soziala duten proiektuak bultzatzea, betiere artea…

BASTARDAS/CRUDO

GOZAMEN MINA  JAKIN ATADURA LOTURA TRAUMA OSABIDE JOLASTE IHES ZAMA ZAURI INDAR JASATEA DESINTEGRAZIO LOTURA SORTZE TRANSFORMAZIO BONIATO ERROITZ BETEKADA OKA EGIN DOMINISTIKU LASAITU OHIU EGIN UR SORTU ODOLGARRASI ORGASMO ADIA SOKA ITOLARRI INDIGESTIO USKER KABESTRU HORMA ATSEDEN ARNASA EGIN KOLEKTIBO KOMUN HILTZE EZAGUTZERA EMAN KAKA EGIN LATIR TAUPADA 2018an zehar egindako BASTARDAS formakuntzaren ondoren. BASTARDAS erakusketaren 4…