Histeria esperimentaziorako, hausnarketak partekatzeko eta jarduera artistiko garaikideak gauzatzeko baliabide-zentroa da. Hala, ibilbidearen hasieran edo erdian dauden proiektuei guneak, baliabideak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko, inguru hurbilarekiko kultura kritikoa, elkarlana eta elkarrizketa oinarritzat hartuz.
2019ko deialdiaren helburua hasieratik egiten dihardugunari jarraipena ematea da: izateko arrazoitzat eraldaketa soziala duten proiektuak bultzatzea, betiere artea oinarritzat hartuta. Geure harri-koskorra ekarri nahi diogu sorkuntzako ekosistemari, ekosistema sozialari eta kulturalari, leku erosoa eskainiz sortzaile, ikerlari, komisario eta bitartekariei.
Oraingo honetan, egonaldietarako/egoitzetarako lekuak eskainiko ditugu hiru modalitatetan
-1. modalitatea: Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapenaren Arloaren laguntzaz, 3 egoitza eskaintzen dizkiegu EHUrekin lotutako pertsonei. Horietatik bi praktikaldia Histerian egiten dutenentzako izango dira.
-2. modalitatea: 3 egoitzatarako deialdi irekia.
-3. modalitatea: Karpinterian egingo diren iraupen aldakorreko egonaldietarako deialdi irekia.