EGONALDIAK 2019_hautaketa

31 proiektu iritsi dira Histerian egonaldi artistikoak egiteko 5. deialdi irekira. Eskerrik asko proposamenak partekatu dituzuen guztioi. Camila Téllez, Natxo Rodríguez eta María Salazarrek maitasun eta arreta handiz irakurri ditugu proiektuak eta honela eratu dugu 2019. urtean Histerian ikertu eta ekoizteko lekua. Artisten eta arte-adituen zortzi proiektuotan performancea, dantza, musika, bideoa, idazketa eta marrazketaren artean…

TOPAKETA MARIA SECOEKIN

“Sutan Nago” ekintza-dantza baten ikerketa- eta bilaketa-proiektua da. Horren bidez, María Seco artistak gorputz adierazpenerako espazio komunak bilatu nahi ditu, erritmoaren, keinuaren, ahotsaren bidez. 2018. urtean zehar, egonaldia burutu zuen Histerian, eta orain bertara itzuliko da maiatzaren 30ean 19:00etan, sorkuntza-prozesua zabaldu eta proiektuaren ideia garrantzitsuenei buruz hitz egiteko. Gorputzaren eraikuntza. Espazioaren eta denboraren okupazioa. Sutan…

TOPAKETA ESZTER KATALINEKIN

Eszter Katalinek “I hold you and you hold me” (Nik zu zauzkat eta zuk ni naukazu) lana aurkeztuko du, testuinguru queer-feministan «zaintza» terminoari buruzko hausnarketa egiten duen bideoa. Topaketan, proiektuan parte hartu duten artistak ere gurekin egongo dira: Camila Téllez eta Alazne Lastra. Maiatzaren 23an, ostegunean, izango da 19:00etan Histerian. Emakume gisa identifikatzen diren bi…