2 EGONALDI
Camila Téllez

Camila Tellezek martxoan okupatuko du Karpinteria, begirada, laukiratze, argazki, kontakizun eta ahotsez osaturiko prozesu bat abiatzeko. Bere praktika artistikoa testutik, testuen artean, testurantz eta testurako sortzen da, eta hainbat bideren bitartez adieraziko da, narrazioak edo zientzia fikzioak osatuz, kasu askotan hautemanezinak bere proiektuetara hurbiltzen direnentzat. Bere lanak audientziekiko eta arlo publikoarekiko harreman ikusezinak aztertzen ditu. Horren adibide dugu 2014an garatutako Museo Emocional (Mi cuerpo es un museo) lana. Bere lana eta La Karpinterian garatuko duen lan zehatza partekatzeko, datorren apirilaren 22an,19.30ean elkartuko gara.
Aurkezpen bat egongo da, egindako ikerketa azaltzeko, erregistro-sorta txiki bat aurkeztuko da eta, ondoren, proposamenaren performance parte- hartzailea izango dugu.

EZINEGONEZKO KEINUAK:
ERAIKINA |0 Solairua|
La Karpinteria eraikitze lanetan dago. Gaur eraikin baten eraikuntza abiatuko da La Karpinteriaren barruan. Noski
ez dela eraikin material bat, guztiz kontrakoa baizik, hau da, inmateriala eta negatiboan. Eraikin hori begiratzen ditugun irudien laukiratzetik kanpo geratzen diren espazio ikusezinei begiratzeko eta horiek partekatzeko modu bat izango da.
Argazkiak elkartrukatzeko elkartuko gara, gure leihoen marko argituak izango balira bezala erabiltzeko. Eta hortik abiatuz, ahozko kontakizunak eraikiko ditugu. Begiratzeko, hitz egiteko eta entzuteko elkartuko gara.

Camila Tellez
Bilbo. 2016ko martxoa.

Residencias 2016