Bosgarren urtez jarraian, urtean zehar gehien hausnartu ditugun gaien inguruan hitz egitera gonbidatzen zaituztegu. Gure ustez, hausnarketa horiek beharrezkoak dira, eta eztabaida handia sortzen dute amatasun-talde bibolloetan. Zuen interesekoak izatea eta gogoeta pertsonalei eta taldekoei ekarpenak egitea espero dugu.
– Haustura eta banaketa bibollo feministak
– Haurdunaldi subrogatuak eta queer alternatibak
Jardunaldiak, berriz ere, online formatuan izango dira. Abenduaren 18an eta 19an ikusiko dugu elkar, 18:00etan.
Etorri zaitez!
Izen emateak hemen
Aurreko urteetako topaketak ikusi nahi badituzu, begiratu hemen.
Haustura eta banaketa bibollo feministak
2024/12/18 _18.00etatik 19.30etara
Amatasunak zisheteronormatik kanpo eraikitzen ditugu, baina zer gertatzen da banaketekin? Forma berriak asmatzeko gai gara, ala berdinak errepikatzen jarraitzen dugu? Banaketak feministak izan daitezke? Zainketetatik bereizteko aukera dago?
Parte hartzen dute:
• Elena Olaortua. Abokatua, feminista, lesbiana, Aldarteko kidea.
• Tatiana Romero. Migratzailea. Historialari eta ikertzaile dekoloniala. Anti-arrazista eta lesbiana transfeminista.
Moderatzailea: Andrea G. Basurto
Haurdunaldi subrogatuak eta queer alternatibak
2024/12/19 _18.00etatik 19.30etara
Nola bizi eta onartzen dira familia-ereduak? Ba al dago baliozko eredurik eta zalantzan jarritako eredurik? Nondik baliozkotzen dira eta zergatik familia sortzeko modu batzuk, beste batzuk zalantzan jartzen diren bitartean? Zalantzan jar al dezakegu zergatik gertatzen diren desberdintasun horiek?
Parte hartzen dute:
• June Fernández. Kazetaria eta ama bibolloa, “Aingeruak eta neskameak” lanaren egilea.
• Ianire de la Calva. Militante feminista, anti-arrazista, lesbiana eta bi-amatxu.
Moderatzailea: Udane HerFer