Aurten, argitalpenaz eta ama queerrekin aurrez aurreko topaketez gain, III. Jardunaldiak eta podcast batzuk abiarazi ditugu.
PODCAST
- Amatasunak bi
- Menxu Iniesta
- Abril Leona eta Sandra Fernández
- June Fernández
- Elisa Coll
- Amatasun ez-haurdunak
JARDUNALDIAK
Aurten ere, gogoeta gehien eragin diguten gaien inguruan biltzeko deia egin dugu. Nolakoak dira aitatasun haurdunak? Zer ikas dezakegu amatasun bisexualen esperientzietatik? Ze bazterketa gertatzen ari dira osasun-sistema publikoko ugalketa-unitateetan?
Hirugarren urtez jarraian, datorren abenduko ostiraletan online jardunaldi hauetan elkartuko gara. Bazatoz? Topaketak gaztelaniaz izango dira.
- Ostirala 2, 18.00 AITATASUN HAURDUNAK Nel Santacruz, Rubén Castro eta Pol Galofre.
- Ostirala 9, 18.00 BI-SIVILIZANDO MATERNIDADADES BI Menxu Iniesta eta Lore Rejo. Klik hemen ikusteko
- Ostirala 16, 18.00 OSASUN PUBLIKOKO BAZTERKETAK: PISUA ETA ADINA Itsaso Ramomak, Naty Penadas eta Marta Busquets. Klik hemen ikusteko
Aurreko urteetako topaketak ikusi nahi badituzu, begiratu hemen.
Nel Santacruz
Sabelean eramandako 4 urteko neska baten aita. Banaketa gatazkatsu baten ondoren, beste aita batekin batera partekatzen du alabaren haziera. Ehgam Gorbeialdea+ taldeko kidea da. Talde horretan, besteak beste, familia-aniztasunari eta lgtbiq+ landa-eremuan ikuspenari buruzko gaiak lantzen dira. Gaur egun Urduñan (Bizkaia) bizi da, nahiz eta zenbait urtez Kantabrian eta Bilbon bizi izan den mugimendu feministan eta beste gizarte-mugimendu batzuetan parte hartuz.
Ruben Castro
Rubén Castro (bera/elle), transgizon ez binarioa, trans pertsonen sexu- eta ugalketa-eskubideen aldeko aktibista da.
Doula, hainbat talderen bideratzailea, hala nola “lgtbiq+” edo “hazkuntza eta generoa”.
Lengua Madre antzerki-obrako aktorea, haur-hezitzailea eta gaur egun, gizarte-hezkuntza ikasten ari dena.
Sabelean umea eramandako aita, guraso bakarreko familia osatzen du, generorik gabeko hazkuntza bat jarraituz.
Pol Galofre Molero
Kataluniako aktibista trans eta feminista da. 2005az geroztik, aktiboki hartu du parte Bartzelonako eremuan trans eta feministen aldeko borrokan; besteak beste, Cultura Trans eta Espai Trans proiektuak koordinatu ditu, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestatzaile gisa, ikuspegi intersekzionalarekin, dinamizatzaile gisa Bartzelonako LGTBI zentroan, edo irakasle gisa UAB eta Espai DebuT taldeetan.
Menxu Iniesta
Menxu emakume, bibollera/pansexuala eta bi txikiren ama da. Akademikoa ez den ekintzaile feminista da, klase-feminismotik eta oinarrizko feminismotik begiratuta. Zuria, Europakoa, aniztasun funtzionalik gabea, ama ezkongabea eta langile etengabea da, deseraikuntza pertsonal eta kolektibo batean murgildua. Menorcan bizi da, eta uharteko lehen batucada feminista bakarraren (Mendó Fem Renou) sortzaileetako bat da.
Furia
Musika, rap-a, gizarte-hezkuntza, berdintasunean aditua, eta horrien guztien gainetik, feminista batez ere. Ama bisexual izendatu berria da. Zainketa muinean jartzen du.
Lore Rejo
(Bi)bollo. Lodia. Transfeminista. Sindikalista. Bere haurra sabelean eraman ez duen ama. Etengabeko mugimendua aldarrikatzen du.
Marta Busquets
Marta Busquets ama, abokatua eta ekintzailea da. Generoan eta osasunean aditua da giza eskubideen ikuspegitik. Egilea, hizlaria, prestatzailea eta hainbat erakundetako kidea da.
Itsaso Ramonak
Transfeminista, persona lodien aldeko aktibista, bigarren hezkuntzako irakaslea eta haurdun, 34. astean jada eta itzel izututa, umea IZUGARRI HANDI datorrelako.Eta egia esan, ezin bestelakoa izan.
Natalia Pérez Burgos
Ama ezkongabe gazte eta ezinduaren alaba bakarra. Argentinan jaio zen diktadura garaian. Gitarrista, kanta-idazlea eta Penadas por la Ley-ren abeslaria. @KoStudios eta @koalarab_gs-en sortzailea da. Edurren ama harroa baita da. Bisexuala cis.