Histeriatik gogo handiz gaude ama bibolloekin berriz elkartzeko, gure errealitateaz hitz egiteko, barre egiteko, sarea sortzeko eta gure familiekin gozatzeko.
Horregatik, uda honetan naturan egun batzuetan elkartzeko proposamena egiten dugu.
Animatzen zara?
NOIZ
Uztailaren 28tik 31ra
NON
Amarauna, Ziordia, Nafarroa.
EKARPENA
Prezio herrikoia jartzen saiatu gara, parte hartzeko orduan zailtasuna izan ez dadin. Horretarako, familia bakoitzaren aukeren arabera ekarpen ekonomiko desberdinak egotea aurreikusten da.
12 urtetik gorakoak: 30-45 € eguneko
12 urtetik beherakoak: 0-10 € eguneko
(Barne hartzen ditu: ostatua, otorduak, tailerrak eta espazioaren alokairua. Mahaia jartzeko eta erabili ondoren espazioak jaso eta garbitzeko lanetan laguntzea eskatzen da)
PROGRAMAZIOA
.Ostirala 28: Etorrera nahi den orduan, familia bakoitzak ekarritako bazkaria, arratsaldean zehar elkar ezagutzeko jarduera, afaria, jolasak eta hitzaldia eta gaueko aisialdia.
.Larunbata 29: gosaria, tailerrak, bazkaria, piszineoa, afaria, jolasak eta hitzaldia eta gaueko barreak.
.Igandea 30: gosaria, Urbasako parke naturalean paseoa, bazkaria, piszineoa, afaria, jolasak eta hitz-sorta eta gaueko barreak.
.Astelehena 31: gosaria, tailerrak, bazkaria, agurra.
* Jarduera guztiak aukerakoak dira. Lehenengo eta behin, gure erritmoak errespetatu behar dira, oporrak baitira: -)
IZEN EMAN
Uztailaren 14ra arte