Amatasun lesbikoek ezarritako arauak hausten dituzte eta, hain juxtu horregatik, sistema heteropatriarkalaren zigorra jasotzen dute: armairuak, administrazio-diskriminazioak eta protokolo heterozentratuen inposaketa. Liburu hau osatzen duten hamar elkarrizketek lagungarriak eta inspiragarriak izan nahi dute gurasogintza bi-bolloan ari garenontzat (edo etorkizunean arituko direnentzat). Gure familia disidenteekiko komunitate sentimendua eta harrotasuna indartu nahi ditugu. Gainera, feministentzat eta, oro har, jendartearentzat interes handiko gaiak planteatzen ditu argitalpen honek. Besteak beste: hezkidetza; haurren eskubideak; ugalkortasunaren industria; amatasuna eta arrazakeriaren, gorfobiaren edota dibertsitate funtzionalarekin intersekzioak; eta familia nuklearraz haragoko hazkuntza-ereduak onartzeko beharra.
“Igarotzen ditugun espazio guztiak politizatzen ditugu: familia-bazkariak, laguntza bidezko ugalketarako klinika, erditzea prestatzeko ikastaroa, ospitala, pediatraren kontsulta, parkea, eskola, kalea, gure laneremua…” (Gracia Trujillo)
“Ispilu bat ere bagara. Guraso izateko beste erreferentzia batzuk ekartzen ditugu, kolektiboan; leiho berriak irekitzen ditugu, askatasunerako bide bat” (Izaro, elkarrizketatu bat)
Pikara Magazine-ren online dendan edo honako liburu-denda hauetan eros dezakezu:
- Pikara Magazine (Online)
- Louis Michel Liburuak (Bilbo)
- La Rossa (Valentzia)
- La Raposa (Bartzelona)
- Lila de Lilith (Santiago)
- La Clandestina (Cadiz)
- Mary Read (Madril)
- Cómplices (Bartzelona)
- Traficantes de sueños (Madril)
- Anti Liburudenda (Bilbo)
- Zirika! (Bilbo)
- Katakrak (Iruñea)
- La Caníbal (Bartzlona)
- La Vorágine (Santander)
- Librería Casa Tomada (Sevilla)
- Librería Catalana (Mahon)