«Maternidades Bollo» ama-feminista-bollera talde baten interesetik sortutako proiektua da. Hiru koordenatu horien konbinaziotik zenbait egoera sortu ziren eta horiek partekatu nahi ditugu. Hori dela eta, 2020 honetan, hiru eremu sortu ditugu:
• Hazkuntza bollofeministaren bizipenetatik sortzen diren hausnarketa-aldarte-galderak partekatzeko hileroko topaketa-taldea.
• Eguneroko biderako inspirazio eta erreferentzia izango diren ama bolloei egindako elkarrizketa.
• Interpelatuta sentitu diren guztiekin topatzeko jardunaldiak, elkar entzuteko eta gure kezka, subertsio, behar, jarrera eta aukerak bistaratzeko.
Amatasuna historikoki gai biologizista izan da, naturalizatua eta sozialki ezarria, eta horregatik jarri izan da eztabaida feminista hainbeste zalantzan. Baina azken urteetan hausnarketa sakonagoa eta esperientzia-trukeari lekua egiteko eta amatasunen inguruko beste narrazio batzuk eraikitzeko eskatzen duten ahotsak gero eta gehiago dira. Nolakoak dira bollo amatasunak?
Bi lesbianaren artean (bollo, edo bakoitzak bere buruari deitu nahi dion moduan) amatasunerako desioa sortzen denetik, jaiotzara arte eta haurtxoen hazkuntzara arte zenbait fase daude, eta aukeratutako metodoaren arabera, egiturazko eta gizarte mailako lesbofobia ugari izango dituzte bidean. Bestelako indarkeriazko continuum ugaritan gertatzen den bezala, esperientzia pertsonal eta kolektiboak erresistentzia continuum batez beteta daude. Hala, amatasun bollofeministak erresilientziaz eta erresistentziaz beteta daude, batzuk antolatuak izango dira eta beste batzuk inkontzientzia hutsetik edo biziraute-senetik sortutakoak.
Prozesu horiek argitaratu nahi ditugu, eta erreferentzia berriak sortzeko esperientziak bildu, amatasun eta familia mota horiei ematen zaien publizitatea urria baita.
Ruku-Ruku #1 Fanzinea aurkeztera gatoz!
Maitasunetik eta disidentziatik, disidentzian sortutako maitasunetatik eta disidentzia maitatzearen amildegitik idatzia dugu Ruku-ruku fanzinea.
Amatasunaren gaia gizarte heteropatriarkalean historikoki alboratua izan da, izan ere emakumeenganako sortu diren kategoria esentzialistak amatasuna predestinazio gisa asumitu dute. Mugimendu feministan, nahiz eta amatasuna landu den gai bat izan, eredu patriarkalak esanahitzen duen amatasuna, hau da, amatasuna emakumeentzako kartzela gisa ulertzen duen diskurtsoarekin topatu gara lanketa horretan. Ama bollerook, sistematikoki ikusezin bihurtu gaituzte; hala, guk horren aurka eztabaidak, hazkuntza-ereduen eraikuntzak, diskurtso eta praktika errealen partekatzea, nola desira bollero eta feministak materializatzen diren, eta, besteak beste, zeharkatzen gaituzten beste gai batzuen artean, ama bollero askeak eta gure arteko eta bestelakoen legimitatea izatearen bidean, maitasunean eta disidentzian adiskidetasunaren alde egiten dugu.
Fanzine hau “Amatasun Bolloak” proiektuak hilabetero elkartzen den taldeko partaideek partekatutako nahietaz dator. Gure ahotsak eta pentsamenduak jaso nahi izan ditugu, falta zaigun eta faltan izan dugun materiala sortuz. Narrazio mota anitzak aurkituko dituzue, olerkiak, komikiak eta txikientzako gauzak ere.
Hilero izan ditugun bileren medioz, ama bi, bollerak, ez binarioak … haurdunaldiaren edota hazkuntzaren esperientzietan agertzen diren ruku-ruku horiek kolektibotasunean partekatzen ibili gara. Sistema honek dituen eredu patrilinealak zalantzan jartzen eta eredu zis-hetero-patriarkala desegituratzen mota honetako espazio bollofeministak sortzearen beharrarekin erdibidean elkartu izan gara.
Zeharkatzen gaituzten gai hauek jorratzeko grinarekin batu eta antolatu gara, nola sentitu gaitezke, nola gorpuztu daitezke sentipen horiek, nola (elkar) maitatu, aldi beren nola maitatu gure burua eta nola armatu (nork-eta-elkarri) amatasun bolleroetan.
Hemen Ruku-Ruku #1 fanzinea topa dezakezue.
Besarkada bat, bi edo hiru, nahi izatekotan.
Diseinua, ilustrazioak eta maketazioa: Mónica Pinto
Jardunaldietan online bidez AMATASUN BOLLOAK
Abenduaren 4an, 17:00etan
Laguntza bidezko ugalketaren industriaren inguruko diskurtso kritikoak
-María Luisa Peralta. Aktibista hemen: Antinatural: Lesbianak ugalketa arloko justiziaren alde.
-Sua Fenoll. Psikoterapeuta eta trebatzaile feminista, ugalketa eta osasun sexualean espezializatua.
Abenduaren 11n, 17:00etan
Biko gurasotasunetik harago: queer tribuko hazkuntza-esperientziak
-Rocío L. Bardají. Idazlea eta ama bollera. Familia Hetero Disidenteen Kolektiboa.
-itsaso eroa. pertsona kolektiboa.
-Afaf el Halaoui. Ahizpatasuna, Magrebeko feminista arrazializatu eta migratuen elkarteko presidentea.
Abenduaren 18an, 17:00etan
Zer dute subertsibotik gure amatasunek?
-Gracia Trujillo. Queer aktibista feminista eta Soziologiako irakaslea (UCM)
-Fefa Vila Núñez. Queer aktibista feminista, soziologoa, idazlea, irakaslea, ikerlaria.
Zoom bidez online elkartuko gara eta jardunaldiak gaztelaniaz izango dira.
Izen ematea hemen
Bakoitzak bizpahiru gonbidatu dituzten hiru elkarrizketa-mahai planteatu ditugu; moderatzaileak Maternidades Bollo taldeko kideak izango dira. Gonbidatuek banakako aurkezpena egiteko 15 minutu izango dituzte, eta gero eztabaida, beste 30 minutuz. Ondoren, 10 minutuko geldialdia egingo dugu, pixka batean pantailatik aldentzeko eta ordu erdian itzuliko gara, mahaietara gerturatu direnekin galderak egiteko.
Monica Pintoren kartela da