#26A Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna dela eta, “Bizkaiko mugimendu lesbofeministaren denbora lerroa gertaera artistiko garrantzitsuen bidez 1969-2019” aurkezten dugu. Aurkezpena zuzenean egin nahi genuen etorri nahi zenutenekin, baina gaur egun ezinezkoa denez, 15 minutuko bideo bat egin dugu proiektuaren prozesua kontatzeko. Egia esan, albistea ez da hori; gaurko garrantzitsuena da Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako argitalpena eta denboraren lerroa eskuragarri daudela, deskarga ditzazuen eta gure historia hurbiletik buelta bat eman dezazuen. Info guztia HEMEN dago o aquí.
Eskerrik asko istorioez eta istorioen barruko istorio txikiagoez betetako hamarkada horietako ibilbidea egiten laguntzeko denbora eta maitasuna eskaini diguten pertsona eta kolektibo guztiei.
Eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona hauei hizketaldiengatik, materialengatik eta laguntzagatik: Amparo Villar (Aldarte); Andrea Momoitio (Pikara); Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroa; Maite Irazabal; Dunia Muti (MDMA) Jessica Domínguez (Mosuak); Bea Macías (Ozen); Rosa Pintor (Bizkaiko Lesbiana Feministen Kolektiboa); Duen Sacchi; Leire Gómez (Sare Lesbianista) Marisol Ramírez (Ladyfesta); eta Yolanda Martínez. Eskerrik asko lerroa denon artean eraikitzeko espazioetan parte hartu duten pertsona guztiei. Halaber, mila esker, denbora-lerroaren horma-irudia erakusteko eta elkarren artean eraikitzeko lekuak eskaini dizkigutenei: La Karpinteria, Karmela, Salda Badago eta Hika Ateneo.
Eskerrik asko Udane Herferi proiektua koordinatzeagatik, Camila Tellezi argitalpenen diseinuagatik eta Lore Bilbaori itzulpenengatik.
Goza ezazue.
Besarkada bat nahi baduzue,
Meri.