#Karpintería-ko 2018ko Egonaldien deialdiaren bidez hastapenetatik egiten gatozena kaleratu eta ezarri nahi dugu: artearen bidez gizartea eraldatu nahi duten egitasmoei babesa ematea. Gure ekarpena egin nahi diogu tokiko ekosistema sortzaile, sozial eta kulturalari, eta gurera gonbidatu nahi ditugu ikasketen hasieran nahiz erdialdean dauden sortzaile, ikertzaile, komisario eta bitartekariei.

Oraingoan hiru egonaldi plaza ateratzen ditugu:
-Arte Ederretako Fakultateko Unibertsitate Hedapen Sailarekin bat eginez egonaldi bat eskaintzen dugu UPV/EHUrekin kontaktuan dauden pertsona guztientzako.
-Eta deialdi ireki bat egonaldien beste 2 plazetarako.
Ikasketak hasi berri edo ikasketen erdialdean dauden sortzaile, ikertzaile, komisario eta bitartekarientzat. | Ez dago adin mugarik. | UPV/EHU deialdiarentzat: Arte Ederretako master, gradu, lizentziatura eta doktoretzako ikasleak.
-Eraldatzeko grina= errealitate soziopolitikoari buruz hausnartu edo hitz egiten duten edo horiek iraultzen dituzten kultur proposamenak. (30 puntu)
-Esperimentazio/ originaltasun / arrisku maila. (30 puntu)
-Lan plangintza bideragarria eta koherentea ote den eskura ditugun baliabide eta denborarekin. (20 puntu)
-Euskera: euskaraz edota euskarari buruzko proiektuak. (20 puntu)
Proposamenen hautaketa Histeria Kolektiboa kultura elkarteko bi bazkide ohikoek egingo dute. La selección de las propuestas será ejecutada por dos de las socias ordinarias de la asociación cultural Histeria Kolektiboa.
Artisten behin betiko zerrenda Histeriaren webgunean jakinaraziko da: maiatzak 11.
-Ideia/proiektuaren azalpena jasotzen duen dosierra. Helburuak, behar teknikoak, egonaldian egingo den lañaren plangintza eta Karpinteria erabiliko litzatekeen daten proposamena. (300 hitz)
-CV/lbilbidea.
-Datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, posta elektroniko helbidea eta norberaren webgunearen eta sare sozialen linka).
-Dossierraren hizkuntza: euskara/gaztelania/ingelesa.
-2017/2018ko matrikularen frogagiria beharrezkoa izanez gero.
-Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2018ko maiatzak 7.
-Proposamenak info@histeriak.org helbidera bidaliko dira, eta gaian “EGONALDIAK” aipatuko da.
-Fitxategiaren formatua: memoriaren eduki guztia PDF bakar batean bidaliko da. Bideoak eta bestelako materialak testu dokumentuan jasoko dira “link” moduan.
#Karpinteria okupatzea 15 egun jarraian, ideiak sortu eta garatzeko.
Egitasmoak prozesuaren edozein alditan egon daitezke, edozein hizkuntzatan, edozein diziplinatan edota formagabeak izan.
-Datak. 2018ko maiatzaren 21etik ekainaren 3ra, ekainaren 4tik 17ra eta ekainren 18tik uztailaren 1era.
-Ate Irekiak. Egonaldiaren barman, ekitaldi ireki bat gutxienez egingo da, #Karpinteriako egonaldian egindako lañaren prozesua erakusteko. Ekitaldi ireki hori edozein formatutan egingo da.
-Komunikazioa. Artistarekin aurrez adostuta, prozesua Histeria Kolektiboaren kanaletan erakutsiko da= sare sozialetan, webgunean, YouTube (bideoak) edota Flicker (irudiak) plataformetan.
-Klinika. 4 orduko laguntza pertsonalizatua, egonaldiko egitasmoaren kudeaketa, produkzioa edota komunikazioa aurrera eramateko.
-Sarea. Harremana gertuko beste gizarte, kultura edo arte eragileekin.
-Aurrekontua. 200€.
-Baliabideak. Bertako baliabide material guztiak erabili ahal izango dira:
2 PC argiztatze-foku | 1 soinu-mahaia | 2 bozgorailu | 1 Optoma proiektorea |
Canon 60D bideo/argazki kamera | 150 mm-ko objektiboa | 1 Manfrotto tripodea |
1 H4N zooma (grabagailu digitala) |
Hautagaiek hitzarmen bat sinatuko dute Histeria Kolektiboarekin, bere konpromisoa adieraziz; bertan zehaztuko dira datak, beharrezko materialak, komunikazio-plana eta ate irekien formatua eta baita egonaldirako beharrezkoak izango diren alde anitzeko hitzarmenak ere (aseguruak, espazioaren erabilera etab.).
Eskerrik asko azaldu duzun nteresagatik; oinarriei buruz zalantzarik edo esatekorik baldin baduzu, badakizu non gauden.
Besarkada bat, Histeria Kolektiboa.